Nahi nuke errealitatea amets balitz eta ekintza latzak soilik hitz, ikusi gabe begiratzea eta pentsatu gabe imajinatzea,Nahi nuke momentu hura gauero ekartzea burura,lehen eguna bezala, sentituz haren azala, eta laztandu nazala, Nahi nuke zoriontasun frenetikoa ,desgrazien antibiotikoa,irribarreak kutsatan sartu eta behar ditudanean hartu,Nahi nuke askea izan, telebistako marrazkien gisan,salto batez arazoak ahantzi eta arropak jantzi gabe erantzi,Nahi nuke bizi orgasmoan, plazer totalaren asmoan, eta noizbait hil behar badut suabe suabe, hil nadila konturatu gabe.
Ortzadarrari interruptore bat jarri diote, Guantanamon Disney Land bat eraiki dute, eta bidaiak nahiko merkeak dira. Euskal Herria motozerra erraldoi batekin moztu dute eta Lapurdi eta Zuberoa uretan galdu dira, tristea bai. Laranja kolorea desagertu egin da, baina badago gizon bat Kuban gogoan duena zelakoa zen, telebistan azaldu da. Argazkietako irudiek 3 minutuko atzerapena dute eta musika pasadan astean eroan zuen Bangldesh-ko hurakan batek. Baina nire etxean berogailua dugu eta gure aitak asko irabazten du.
Begiratu arren ez duzu ezer ikusten. Sarri begiratu ere ez duzu egiten, eta zelan ikusiko duzu ba! Interesik jarri ezean nekez ulertuko duzu ezer. Baina berdin dizu, poltsikoan dirua duzu, eta telebistak hor dirau. Kexatzen zara autobusa berandu datorrelako eta internet astiro dabilelako. Gainontzekoak bost! Metafisikaz tutik ez, eta berdin dizu, amets sozialez ideiarik ere ez, munduko desgraziez ni puta idea, y te la suda. Bizitzaz ez dakizu zureaz gaindi, zureaz ere ez dakizu askorik. Eta zoriontsua zarela diozu? Ez al zara oraindik konturatu une gogorretan galdu egiten zarela? Ez duzula ...
- Gora eskuak! Pailazoen matxinada da hau! Altxa ditzala eskuak zoroa denak! Negar egiten ez duenari tiro bat buruan eta lurpera itzazue piruletazko globo amaiezinenean! Pailazo zoriontsuen errebolta da hau! Erakutsi hortzak eta eta bota txistua ahalik eta hurrinen! Garaipen osoaren egunean, gaur gauez, gure buruaz beste egingo dugu zirku honetako sokarik altuenetatik eskegita!
Arineketan, ziztu bizian, eta bapatean... danbatekoa! Zementozko errealitate horma sendoena masail hezurraren kontra. Ezin intziririk egin, ezin aurpegi ona danbatekoan galdu. Tori errealitatea, heroina dosia, metadonak bukatu dira niretzako, toki honetan. Eta etorkizuneko monoei eutsi behar. Metadona asko geratzen zait baina oraindik etxeko ateetatik at! Danbatekoz danbateko egingo nau bideak, nik ez baitut bide hau ezagutzen.
Laino larregi ilusionisten, iraultzaileen, jakin-nahien, utopikoen, pentsatzaileen bihotzetan , burdinak iltzatu dizkigute hortzetan eta gure eztarriaren dardara sortarazi dute hotza eta hotsa handituz. Ez dago baina sendatu ezin denik, pasibitate dosi inkonszientea eta bestela konszientea, zoriontsu izateko. Soluzio erabiliena, modakoena, komeni zaiena: Tori beldur dosi hau, ez zaitez marratik pasa, dabilenari gertatzen zaio, bizi lasai, ez pentsatu, ez sentitu, itxi begiak, entzun musika zentzubakoa, ez entzun, soilik itxura egin, izan ergel, izan zoriontsu, ez arduratu, ez du m...
Begiraden beroa, tentsioa, gerritik berako tentsioa, areagotzen, begirada geroz eta laburragoa, azala behar dute eskuek, larru beroaren gozoa behar du gorputzak. Hurbilketa instintiboa, desioaren garrak izerdia behar du, sexuaren beroa behar du eskuak bere baitan, eta kulero artean bilatzen du, baita aurkitu ere, hori unearen gozoa, begiak itxi eta hasperenak, oihu mututuak, haginkadak, musu ezin apasionatuagoak eta umela umelaren gainean, maitasuna eta desioa. Sumendiaren eztanda azkenean, zoriontasun unea, askatasun unea, umeltasun neurrigabearen unea... Eta handik aurrera beso ertzeko ma...
Dezepzioaren ziztada hotzak, negarraren garratzak, tristeziaren garrak eta amorru zentzubakoa batzen direnetan maleta handiena hartu eta ihes egingo nuke nigandik edonora, morez margotutako zoru lurren nire ametsetako mundura, musikaz estalitako piruleta gozoen mundu inexistentzialera. Inoiz ez itzultzeko, arrazoiari, eszeptizismoari, erantzule izateari, aurpegia eman beharrari, pentsatzeari, bihotzari, oroitzapenei zigilu bat itsatsi eta ospa egiteko.
Kalean egun argitan larrutan dabiltzanei begietara begiratzea ez da erraza, begiratzea erraza, gozagarria den arren, ezkututik. Larrutan ari direnen aurpegi lotsatuek sortutako ezin egon globalak une luze batez mundua izozten du, sexuaren umelaren eta beroaren itsutasunak lurra jotzen du barre urduriei bide emateko. Zelatan dagoenarentzat voyeurismoaren gozamena, izerdi hotzez bata bestea irentsi beharrez ari direnen morboa, desioa eta plazerra nork ez lituzke nahi bere baitan. Kale orgasmoen aroa zabaltzen ari den honetan topa egin nahi dut gozatzen dutenekin, goza arazten dutenekin, gozat...
Bestea norbere begietatik ikusi eta hain hurrun eta hain desberdin ikusteak ez dakit mindu egiten nauen edo afrodisiakoa gehitzen dion bizitzari. Bestearen oroitzapenak ene begi arrotzentzat ez dira eleberri ahantzi bat baino. Ahaztu gura ditudanak eta gogoratu nahi dituenak. Desberdina ikusi eta interpretatu eta ulertzeak min ematen du, nahasi egiten nau, bic boligrafo zaharrez sortutako eskemak hausten dizkit. Eta negar eta barre, eta ohiu eta isildu beharrak irentsi. Hurrengo desberdinaren hurrengo istorirako boligrafo garesti bat erosi dut.