Esperantzarik gabeko...
Galdera sinpleei are erantzun sinpleagoak ematen dizkiet, baleko erantzunak, besteari, zehatzak eta ziurrak izan arren zalantzak eragiten dizkionak, niri ere bai sarri. Hori da jolasa eta hori da bilaketaren gozoa, bidea azukrezko algodoiz egitea, hanka sarri lainoaren hutsuneetan galduz.
Maite ditut esperantzarik gabe hasten diren kantuak, eta hauen entzuleak.
Iraganeko alkoholezko musuak gorrotatu gabe, nik haiek gurtzen ditudalako, aldekoa aurkako bihurtzen den arte.
Ahazteak denbora eta indarra daramatza bere baitan eta nik sobera ditudala sinistu nahi dut, esperantzarik gabeak kantuen hasieretan baino ez direlako kabitzen.
Nik alkoholezko nire eta zure musuak baino ez ditut gogoratu nahi.
Iruzkinak
Sugoi 2007-06-19 23:50 #1
Ahazteak denbora eta indarra daramatza bere baitan bai, eta nik esango nuke denok daukagula nahiko indar ahazteko eta gainditzeko, aurrera jarraitzeko. Alkoholezko muxuak ez ote daitezke muxu goxo bilakatu?
ane 2007-07-13 17:41 #2
<p>Alkoholezko muxuak beti dira muxu garratzak eta haien oroitzapenak ere zeharo mikatzak dira guk gozo egin nahi ditugun arren. </p>
<p>Beti dago hurrengo eguneko konbertsazio baten aukera, baina hau oso gutxitan lortzen da...</p>
UKTwa 2007-10-22 23:38 #3
<p>Ba, barkatu naizue, baina nire ustez alkoholezko mosuak dira gozoenak, egiazkoenak, benetakoenak, inuzenteenak, zintzoenak, grinatsuenak... mozkorrek eta umeek bakarrik esaten ei dabelako egia. </p>
<p>Gero, zeuen gabetako erroilotxu txarto aukeratuak zeuen erantzunkizuna baino ez dira.... anetxu...</p>
Utzi iruzkina: