Nahi nuke...

zubipetik 1456154083413 Zubipeko zuloetatik | 2008-01-15 22:42

Nahi nuke errealitatea amets balitz eta ekintza latzak soilik hitz,
ikusi gabe begiratzea eta pentsatu gabe imajinatzea,
Nahi nuke momentu hura gauero ekartzea burura,
lehen eguna bezala, sentituz haren azala, eta laztandu nazala,
Nahi nuke zoriontasun frenetikoa ,desgrazien antibiotikoa,
irribarreak kutsatan sartu eta behar ditudanean hartu,
Nahi nuke askea izan, telebistako marrazkien gisan,
salto batez arazoak ahantzi eta arropak jantzi gabe erantzi,
Nahi nuke bizi orgasmoan, plazer totalaren asmoan,
 eta noizbait hil behar badut suabe suabe, hil nadila konturatu gabe.


Utzi iruzkina: