Zubipeko zuloetatik

Zuri

1
zubipetik 1456154083413 Zubipeko zuloetatik | 2007-04-19 22:39

Zuri idazten dizut, zuri bakarrik, gainontzekoek irakurtzen badute ere. Beti agur esan behar, ezkutuka ibili, norberaren barruan galtzeko eta sarriegi itotzeko. Banoa eta banator, zu zatozenean eta zoazenean legez. Aurpegiek sentimenduak azaleratu beharrean ezkutatu, tristeziak ezer gaindi ez dezan. Klandestinitatean bizi naiz denen aurrean egon arren, eta galdu egiten naiz, zurekin baino ez naiz galtzen, zugan. Denbora aurka eta alde daukagula bizi gara adorea sentitu arte, "gu" izango garen egun hori arte. Betirako diren gauzak ezin direlako hitzez azaldu, hitzen eta sentimenduen artean g...


Badaude egun ilunegiak, begiak itxi barik belzten direnak. Besteen minak zure egiten dituzunean galdu egiten zara, galdu egiten naiz. Besteen malko bakoitzeko ziztada bat eta aurrera jarraitu behar antza. "Dena ala ezer ez" dioen horrek arrazoia galdu behar du nik aurrera egin dezadan, alferrik gabiltza bestela, alferrik nabil bestela. Eta babesa bilatu gura dut izaretan, ezin dudalako beste babesik bilatu. Ez bilatu ezinagaitik minagatik baino. Nahi nukeen haren besoak hurrunegi ditut, ezin berotasuna nire azalean sentitu. Nire burua engainatzen dut pentsatuz biharra hobea izango dela, iza...


Ziurtasunez

zubipetik 1456154083413 Zubipeko zuloetatik | 2007-04-04 23:29

Batzutan ziurtasunek zalantzak sortzen dizkidate, ez, batzutan ez, beti.  Umetan bakarrik sentitzen nintzen egoera lauso horietan legez. Galderak bota eta erantzun eske, erantzun lausoak galdera zuzenei. Oihu egitearekin konpondu nahi izaten ditut gauzak eta nire buruarekin haserretzen naiz. Besterik ezean gauza zehatzak argi izan nahi izaten ditut, baina alferrik. Bihotzetik ahora bitartean lausotzen zaizkidalako sentimenduak.


Munduan handiegi sentitzeko joera dut batzutan, dena niri begira balego legez, denak niri begira baleude bezala. Ez dut egozentrismo hitza erabili nahi, ni ez naiz egozentrista, ni ez naiz egoista, nik jendearen begiraden beharra behar dut, denok bezala. Milaka hitz egin arren, zeozer esatea behar dut, entzun gura dudana besteen ahoan somatzea. Beste horien ahoan, horren ahoan. Beste horren ahoan beste hori entzun gura dut. Uneko zorion klimax-aren bila beti, gozamena bizitza guztirako luzatzeko asmoarekin.Beste horrekin luzatu nahian.  


Barria naz

zubipetik 1456154083413 Zubipeko zuloetatik | 2007-04-03 22:17

Barria naz honetan. Ez dakit seguru zertarako erabiliko dodan sareko txoko hau, baina nire ezinegonak adierazteko balio badau nahikoa.