Zuri
Zuri idazten dizut, zuri bakarrik, gainontzekoek irakurtzen badute ere. Beti agur esan behar, ezkutuka ibili, norberaren barruan galtzeko eta sarriegi itotzeko. Banoa eta banator, zu zatozenean eta zoazenean legez. Aurpegiek sentimenduak azaleratu beharrean ezkutatu, tristeziak ezer gaindi ez dezan. Klandestinitatean bizi naiz denen aurrean egon arren, eta galdu egiten naiz, zurekin baino ez naiz galtzen, zugan. Denbora aurka eta alde daukagula bizi gara adorea sentitu arte, "gu" izango garen egun hori arte. Betirako diren gauzak ezin direlako hitzez azaldu, hitzen eta sentimenduen artean galdu nauzu. Agur koipetsurik ez, berba gozoegirik ez, begirada bat eta... zuk aukeratu gainontzekoa.
Iruzkinak
ezizen 2007-04-19 23:17 #1
Hitz politak dira horiek. Seguru pertsona horrek oso zoriontzua dela
zurekin. Sorte handia dauka zurekin egoteagatik, horrelako pertsonak ez
dira erraz aurkitzen eta. Gustatuko litzaidake noizbait norbaitek hitz
polit horiek belarrira esatea, susurratzea. Espero dut zu
zoriontsua izatea pertsona horrekin, egoera ez da erraza, eta ea
pertsona horrek zure bizitza atsegina egiten duen, fijo saiatzen dela,
merezi duzu eta.<br />
<br />
Utzi iruzkina: