dena-ala-ezer-ez

zubipetik 1456154083413 Zubipeko zuloetatik | 2007-04-18 22:56

Badaude egun ilunegiak, begiak itxi barik belzten direnak. Besteen minak zure egiten dituzunean galdu egiten zara, galdu egiten naiz. Besteen malko bakoitzeko ziztada bat eta aurrera jarraitu behar antza. "Dena ala ezer ez" dioen horrek arrazoia galdu behar du nik aurrera egin dezadan, alferrik gabiltza bestela, alferrik nabil bestela. Eta babesa bilatu gura dut izaretan, ezin dudalako beste babesik bilatu. Ez bilatu ezinagaitik minagatik baino. Nahi nukeen haren besoak hurrunegi ditut, ezin berotasuna nire azalean sentitu. Nire burua engainatzen dut pentsatuz biharra hobea izango dela, izan behar duela, bestela bihar amaituko dela dena, edo amaituko dudala. Ez, baina ni besteak ez bezala ausarta ei naiz.


Utzi iruzkina: