Beste horren hitzak

zubipetik 1456154083413 Zubipeko zuloetatik | 2007-04-03 22:23
3

Munduan handiegi sentitzeko joera dut batzutan, dena niri begira balego legez, denak niri begira baleude bezala. Ez dut egozentrismo hitza erabili nahi, ni ez naiz egozentrista, ni ez naiz egoista, nik jendearen begiraden beharra behar dut, denok bezala. Milaka hitz egin arren, zeozer esatea behar dut, entzun gura dudana besteen ahoan somatzea. Beste horien ahoan, horren ahoan. Beste horren ahoan beste hori entzun gura dut. Uneko zorion klimax-aren bila beti, gozamena bizitza guztirako luzatzeko asmoarekin.Beste horrekin luzatu nahian.

 

Sugoi

Sugoi 2007-04-03 23:59 #1

Denon nahiak dira zuk aipatuak, baina agian gure barnean murgildu beharko ginateke lehenengo, hain da itsaso zabala! Agian utzi beharko genioke gure inguruko guztiaz hainbeste kezkatzeari... Hitz egin hitz egin nahi duzulako, eta ez besteek entzun zaitzaten nahi duzulako...

zubipetik

zubipetik 2007-04-04 11:55 #2

Arrazoi duzu sugoi, zure aholkua nire buruak niri ematen didan berdina da. Beharbada noizbait denetik hur eta hurrun bizitzen ikasiko dut eta dugu.

Sugoi

Sugoi 2007-04-19 22:55 #3

Dugu bai, hitzetik ekintzara, jakina da, pausu handia dagoela...


Utzi iruzkina: