Me gustaría morder la lengua de ese dios que no habla, y no deja de predicar. Daría vida a todos esos espantapájaros para que me mirasen siempre a la cara sin reproches, sin pestañear. Gritaría a los muertos esperando no obtener respuesta, y despertaré con la frustración de seguir viviendo así, aquí. Y amaré a la impotencia como a mi mejor amante para que no se ponga en mi contra.
Galdera sinpleei are erantzun sinpleagoak ematen dizkiet, baleko erantzunak, besteari, zehatzak eta ziurrak izan arren zalantzak eragiten dizkionak, niri ere bai sarri. Hori da jolasa eta hori da bilaketaren gozoa, bidea azukrezko algodoiz egitea, hanka sarri lainoaren hutsuneetan galduz.Maite ditut esperantzarik gabe hasten diren kantuak, eta hauen entzuleak. Iraganeko alkoholezko musuak gorrotatu gabe, nik haiek gurtzen ditudalako, aldekoa aurkako bihurtzen den arte. Ahazteak denbora eta indarra daramatza bere baitan eta nik sobera ditudala sinistu nahi dut, esperantzarik gabeak kantuen h...
Beti ez dira nahi diren denak lortzen, ekin arren, bidea izerdiz umeldu arren, hemen diardugu. Beti helburu bera, sinplea baina gozoa. Hitzek adierazteko balio ez dutelako desesperantza ahaztu eta musuak aldarrikatu nahi ditut. Zoroen barre zentzubakoak ikasi nahi ditut buruz, eurek diruditena disfrutatzeko. Burua benetan galdu eta itsatsita hormara begira geratzeko, badakien horren alboan, biok.
Terrorista ideologikoz beteta dago mundua. Fusilak goraino kargatu eta ahulen kontra, gerezi egurrezko makuluen beharra dutenen kontra ekiten diote. Gero zentroko taberna luxuzko horretan itxurak egin eta ahaztu egiten zaie lehengo tiroketa. Gorroto dut egoera inpotente hau, egunkarian norbaitek dio gaur "...cuando la impotencia se combierte en venganza..." Kanturen baten letra ei da. Zenbatt arrazoi. Gaur egun iluna da esperantza sozialean sinisten dugunontzat, eutsi beharko goiari, goiak beratan akabatzen ez banau.
Denen aurrean eta inork ikusi gabe, edo horren ustetan, behar ez diren horiek egiten, gizarteak pekatutzat dituenak gure egiten. Ausartak arropa artean ezkutatuz, umetako ezkutaketa jolasei morboa gaineratuz. Bizi al daiteke ilusioetatik? Gorpuztutakoetatik bai, gu bai behintzat.
Zerua burutik hurregi daukat, eta lurrak ia-ia nire belaunak irentsi ditu. Agortu zaizkit gaurko barreak eta aurpegi politak, hasperen deserosoak baino ez guztientzat. Ilunetan buruarekin egingo dut dantzan eta elkarren oinak zapaldu ostean loak hartuko nau, bihar arte. Beti dira esperantzazkoak biharrak, ze erremedio. Gaurkoa amaitzeak biharra hastea dakarrelako jarraitzen dut aurrera, bestela sekulan kateatuko nintzateke. Paradisurik ez dago baina, bueno, egunaren haizearen arabera, Bihar bai, bihar milaka paradisu izango ditut, handiena, zure begietan. Zabaldu iezazkidazu beraz begi eder...
Sasoi txarretan ohartzen gara sasoi onak begien aurretik joan zaizkigula, beste nonbaitera. Baina beti bueltatzen dira, eurak ere gu bezala nostalgikoak direlako. Eta bizitzeko behar gaituztelako. Tristeziek ez dute berez ihes egiten, gugan sentitu eta jasan egin behar ditugu borroka irabazi diezaiegun. Eta horregatik hemen jarraitzen dut, bakarrik batzutan baina oroimena lagun. Ni prest nago, bazatoz nirekin noizbait itzulera izango duen marraskilo honen bidaira? Betikoa izango ahal da...
Zatoz ona, zeozer esan nahi dizut, astiro eta leun, ahulegi beharbada. Bai, hori da, betikoa diotsut gaur ere, baina esan egin behar dut, barruak eztanda egingo dit bestela. Ulertzen duzu? Zuk berdina diostazu, egia izango da, bai. Berriz? Nik ere bai, asko, badakizu.
El que habla, dice y no disimula, sino es para esconderse tras las palabras. Cada día despierta un sentimiento y muere otro, a veces de por si y muchas otras veces asesinado. No quiero ser borrego de ningun sueño solo grito para mantener el equlibrio y ahogo las lagrimas para sonreir a alguien, para nada. Seguire hablando hasta que tenga que dejar el disfraz.
Zalantzan dagoenaren galderak ez dira sekula gauzatzen. Baieztatu egiten dio bere buruari esan ez diotena, esango ez diotena. Beste aldean dagoenak begiratu eta sufritu baino ez, itsu dagoenak ez duelako hurrunean ezer ikusten, mugimendu zailak baino ez ditu nabaritzen, interpretazio arraroak gauzatzeko gero. Eta elkarrekin bizi behar, ezin besterik egin, bizi edo sufritu baino, bizi eta sufritu nahiago, ezinbestean delako honela. Bihar desberdina izango da, beharbada. Batek daki non hasi eta amaitzen diren errealitatea eta imaginazioa bakoitzaren buruan, bakoitzaren barnean.