Marraskiloaren gainean
Sasoi txarretan ohartzen gara sasoi onak begien aurretik joan zaizkigula, beste nonbaitera. Baina beti bueltatzen dira, eurak ere gu bezala nostalgikoak direlako. Eta bizitzeko behar gaituztelako. Tristeziek ez dute berez ihes egiten, gugan sentitu eta jasan egin behar ditugu borroka irabazi diezaiegun. Eta horregatik hemen jarraitzen dut, bakarrik batzutan baina oroimena lagun. Ni prest nago, bazatoz nirekin noizbait itzulera izango duen marraskilo honen bidaira? Betikoa izango ahal da...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: