Berriz ere hemen, galduta
Zalantzan dagoenaren galderak ez dira sekula gauzatzen. Baieztatu egiten dio bere buruari esan ez diotena, esango ez diotena. Beste aldean dagoenak begiratu eta sufritu baino ez, itsu dagoenak ez duelako hurrunean ezer ikusten, mugimendu zailak baino ez ditu nabaritzen, interpretazio arraroak gauzatzeko gero. Eta elkarrekin bizi behar, ezin besterik egin, bizi edo sufritu baino, bizi eta sufritu nahiago, ezinbestean delako honela. Bihar desberdina izango da, beharbada. Batek daki non hasi eta amaitzen diren errealitatea eta imaginazioa bakoitzaren buruan, bakoitzaren barnean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: