Paradisurik ez agurkoan

zubipetik 1456154083413 Zubipeko zuloetatik | 2007-05-03 23:03

Zerua burutik hurregi daukat, eta lurrak ia-ia nire belaunak irentsi ditu. Agortu zaizkit gaurko barreak eta aurpegi politak, hasperen deserosoak baino ez guztientzat. Ilunetan buruarekin egingo dut dantzan eta elkarren oinak zapaldu ostean loak hartuko nau, bihar arte. Beti dira esperantzazkoak biharrak, ze erremedio. Gaurkoa amaitzeak biharra hastea dakarrelako jarraitzen dut aurrera, bestela sekulan kateatuko nintzateke. Paradisurik ez dago baina, bueno, egunaren haizearen arabera, Bihar bai, bihar milaka paradisu izango ditut, handiena, zure begietan. Zabaldu iezazkidazu beraz begi eder horiek nik aurrera jarrai dezadan.


Utzi iruzkina: