Ondo nago

zubipetik 1456154083413 Zubipeko zuloetatik | 2007-11-19 20:15
1

Ortzadarrari interruptore bat jarri diote, Guantanamon Disney Land bat eraiki dute, eta bidaiak nahiko merkeak dira. Euskal Herria motozerra erraldoi batekin moztu dute eta Lapurdi eta Zuberoa uretan galdu dira, tristea bai. Laranja kolorea desagertu egin da, baina badago gizon bat Kuban gogoan duena zelakoa zen, telebistan azaldu da. Argazkietako irudiek 3 minutuko atzerapena dute eta musika pasadan astean eroan zuen Bangldesh-ko hurakan batek. Baina nire etxean berogailua dugu eta gure aitak asko irabazten du.

aiene

aiene 2008-01-22 15:51 #1

<P>Zer pasatu zaio Behe Nafarroari? </P>
<P>Gure aitak aldiz ez du asko irabazten, baina etxean ez daukagu itoginik.</P>


Utzi iruzkina: