Zubipeko zuloetatik

No sé

zubipetik 1456154083413 Zubipeko zuloetatik | 2008-06-25 23:45

Me he perdido, no sé de donde soy, ni de donde vengo, ni siquiera sé donde me encuentro ahora. Sólo recuerdo quien soy. Carezco de todo por lo que he luchado hasta ahora, y recuerdo lo que aunque haya querido olvidar se me ha encadenado a la memoria. Sólo recuerdo quien soy, no puedo recordar nada más.


Umetan hainbeste ordu unean unean gura nebana imaginatuz zoriontsu orduak pasatu nebazan baserriagaz egin dot amets, danok gengozan eskaratzean, behia mahai gainean begiak eta ahoa zabalik heriotzak harritu baleu legez. Eta ni ate ondotik begira, hildakoan bizirik baino bildur gehiago emoten deustalakoan, eszena hautsi eta kalean nago, oporretan behin egondako kale erdi ezagun batean, gizon bat ikusten dot hurrinean, badakit nor dan baina ez naz akordetan zer egiten dodan han. Bildur naz eta atzera egin ahala aurreratzen dot kale estuan barrena, lausotu eta kalea lagun arte girotsu bihurtu ...


Egia esan behar nuelakoan mihia hagin artean korapilatu eta haginkadaz haginkada mingaina txikitu dudanean, irentsi egin ditut zatiok. Egia esatea baino gozoagoa izan da. Orain egiak eta gezurrak isildu beharrak mingaina irentsi izanaren damua dakart. Egia esan izan banu.... besteek jango lukete nire mingaina eta ustez naizena.


-Ikusten dituzu han urrunean ikusten diren etxe gorri zahar haiek?-Bai. Zeintzuk, haiek?-Bai, gorri haiek.-Ah! Bai.-Ba hara heldutakoan ezkerreko kalea hartu eta ezkerretan dagoen bigarren ataria da.-Ezkerrera orduan eta ezkerreko bigarren ataria. Ederto! Eskerrik asko!Eta galdetuak nora zioan ahaztuta zetorren bidetik jarraitu du. Galdetzailea, negarrari eutsiz, eskuetako kartazalari erreparatu eta ezkerreko kaleko, bigarren atarirantz abiatu da.Handik urte betera, Galdetuak Galdetzailearen argazkia ikusi zuen taberna hartako goialdean, beste argazkien alboan, euren helbideekin, markoareki...


Sinistarazi zidaten arin doana ona dela, sinistarazi zidaten polita ona dela, sinistarazi zidaten argia ona dela, sinistarazi zidaten berdina izatea ona dela, eta sinistu nuen ona izatea ona dela, ona zer zen susmorik ez nuen hartan.Ordutik ikusten dudalakoan begiak zabaldu ezinik bizi naiz. Besteei ustez ikusten dudana hitz mugatuz azalduz.Gezurra txarra delako gezurra egiatuz bizi naiz.Bizi naiz, bizitzea ona delako, heriotza ez bezala.


Itsasoan

zubipetik 1456154083413 Zubipeko zuloetatik | 2008-04-17 23:40

Zirimiria, euri tanta sendoak, zaparrada, potzuak, errekak eta itsasoak. Dena da ura baina ez da berdina. Nik hasieran sudurra buzten dut euritan, zaparradapean abesten dut filmean bezala, erreka izenak buruz ikasten ditut eta itsasoetan itotzen naiz. Ez dut ozeano arrotzik ezagutzeko gogorik, ez dut laku lasairik nahi, itsasoa nahi dut, bere barealdi eta bere haserreekin. Itsasoa nahi dut urdin ikusten denetan eta berdea ematen duen horietan. Itsasoaren usaina maite dut, kresalaren usaina. Itsasoaren diztira gogoko dut eguzkia esnatzen denetan. Itsasoan sartu nahi dut gau iz...


Ez dut...

zubipetik 1456154083413 Zubipeko zuloetatik | 2008-02-26 22:44

Ez dut oraindik ezagutu itsasoa aho batez irents dezakeenik, ez dut oraindik ulertu itsasoa sortu zuela dioten jainkoa zer den, ez dut oraindik zenbatu izarrek bost beso dituzten marrazkietan bezala,ez dut oraindik ikusi imajinatu ez dudanik,Zu ezagutzen zaitut, ulertzen zaitut eta imajinatzen zaitudan aldiak zenba ditzaket beharbada. Horrekin, ezagutu, ulertu, imajinatu eta zenbatu ez ditzakedan bizi zatiak eramangarriagoak zaizkit. Zurekin.


Egunkaria libre!Gaur bost urte Guardia Zibilak goizaldeko ordu txikitan Euskaldunon Egunkaria itxi eta bertako lankideak atxilotu eta torturatu zituztela. Oraindik ez dira auziperatuak epaitu. Egunkaria libre!http://www.egunkaria.info/


zutaz oroit

zubipetik 1456154083413 Zubipeko zuloetatik | 2008-01-21 22:06

Aspaldian ez dizut idatzi, eta honez gero nire hitzak irakurtzeak sortarazten zizunaz ez zara gomuta. Akordatzen zara gauza berdinak irakurriz nola zabaltzen zenituen begiak? Bai, gogoan duzu ateratzen ez zitzaizkizun malko haiek sortzen zizuten emozioa. Ni ere akordatzen naiz zutaz oraindik, eta akordatzen naiz egunero, ez ahazteraino. Mezu nahasiokin jarraitzen dut, ikusten duzu, eta zuk ulertuarena egin arren ez duzu dena nahi bezain argi ulertzen. Azken finean zu eta ni ez gara pertsona bera ezta? Ez, ez gara, antzik ere gutxi dugu egia esan. Hobe horrela beharbada. Badakit sarri esan d...


Telebista isotu eta leihora egiten dit ihes begiradak, leihotik dena ikusten da, telebistatik bezala. Lurrera begiratu eta nire oinekin egin dut topo, oinek ez dute ezer ikusten, bihotzak bezala. Bihotzari begiek erakusten diote, eta begiek ez dakite ikusten, begiratu baino ez dute egiten. Leihoari begiratu diote nire begi ustelduek, eta esku ahurren lakartasuna handituz lehioa ireki dut. Haizea baimenik eskatu gabe sartu da eta adatsak mugitu dizkit. Adatsa hildako adatsa baino ez da. Betazalak pertsianak bezala hertsi eta nire begiek betazalen barnealdeari begiratzen diote. Oin itsuak lei...