Itsasoan
Zirimiria, euri tanta sendoak, zaparrada, potzuak, errekak eta itsasoak. Dena da ura baina ez da berdina. Nik hasieran sudurra buzten dut euritan, zaparradapean abesten dut filmean bezala, erreka izenak buruz ikasten ditut eta itsasoetan itotzen naiz.
Ez dut ozeano arrotzik ezagutzeko gogorik, ez dut laku lasairik nahi, itsasoa nahi dut, bere barealdi eta bere haserreekin. Itsasoa nahi dut urdin ikusten denetan eta berdea ematen duen horietan. Itsasoaren usaina maite dut, kresalaren usaina. Itsasoaren diztira gogoko dut eguzkia esnatzen denetan. Itsasoan sartu nahi dut gau izartsuetan eta egun euritsuetan. Itsasoarekin larrua jo nahi dut itsasoa lehortu eta berriz euriak bete arte.
Itsasoan bizi nahi dut.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: