Ez dut heriotzaren aldarrikapenik egingo hala ere

zubipetik 1456154083413 Zubipeko zuloetatik | 2008-04-24 23:35

Sinistarazi zidaten arin doana ona dela, sinistarazi zidaten polita ona dela, sinistarazi zidaten argia ona dela, sinistarazi zidaten berdina izatea ona dela, eta sinistu nuen ona izatea ona dela, ona zer zen susmorik ez nuen hartan.

Ordutik ikusten dudalakoan begiak zabaldu ezinik bizi naiz. Besteei ustez ikusten dudana hitz mugatuz azalduz.

Gezurra txarra delako gezurra egiatuz bizi naiz.

Bizi naiz, bizitzea ona delako, heriotza ez bezala.


Utzi iruzkina: