Kontuz!
Laino larregi ilusionisten, iraultzaileen, jakin-nahien, utopikoen, pentsatzaileen bihotzetan , burdinak iltzatu dizkigute hortzetan eta gure eztarriaren dardara sortarazi dute hotza eta hotsa handituz. Ez dago baina sendatu ezin denik, pasibitate dosi inkonszientea eta bestela konszientea, zoriontsu izateko.
Soluzio erabiliena, modakoena, komeni zaiena:
Tori beldur dosi hau, ez zaitez marratik pasa, dabilenari gertatzen zaio, bizi lasai, ez pentsatu, ez sentitu, itxi begiak, entzun musika zentzubakoa, ez entzun, soilik itxura egin, izan ergel, izan zoriontsu, ez arduratu, ez du merezi, lasai, gauzak ez dira aldatuko, ezin dira aldatu, eskotea hobe handiagoa, zaindu hankartea, baina bizi, behin baino ez da bizitzen, ez du sufritzerik merezi, lan egin, dirua irabazi, bidaiatu, bidaiak kontatu, eta izan onena, zaindu jaten duzuna, badakizu, astebururako, ez pentsatu, bai, pentsatu biharko zapatetan, etziko karrera unibertsitarioan, datorren asteko larru jotze record-ean, utzi gai zailak, ulergaitzak, notizietan pentsatu, joder, k putada esan, abestu zerua lehertzeraino ahoarekin, berdin da, esaten duzuna esan, ez pentsatu, berdin da, kantu bat baino ez da, ez abestu amorruz, ez abestu helburuz, abestu kubatarekin, eta izan zoriontsu, izan pasibo, egin barre, negarrak ez du merezi, zorteko zara hemen bizitzeagatik, egin otoi, errespetatu ereduak, lotu zapatak, ez hobe ez, hobe solte guay-agoa da, ez begiratu, ez entzun, horiek txarrak dira, ez galdetu zergatik, ez dizu ardura, izan ama, izan aita, izan eredu, izan gazte, mozkortu, errebelde izan, baina pentsatu gabe, carpe diem, itzali burua, edo ez piztu, ez du merezi, ke le den por culo denari, aske sentitu, izan ergel, izan zoriontsu.
Honenbestez, poltsa honetan sartzen dizut zoriontsu ignorantearen bakuna, pare bat pastila janari bakoitzaren ostean eta tatuajea zaindu. Eta zoriontsu izan (ergel zoriontsu hori).
KONTUZ! tatuatu digute bekokian, aurrekoek aurpegira begiratzeko gai badira begiratzen digutenero irakur diezaguten.
Iruzkinak
Sugoi 2007-11-12 11:40 #1
"Zein da komunean daukagun etsairik handiena?"

"Burkorazia! Kapitalismoa! Patronala!..."

"Ez ba, gure etsairik handiena beldurra da, eta geure barnean daramagu."

Hori esan zien lankideei Diocelinda Izak (emakume nekazarien lehedakaria) meatzari batzar batean. Eta egia da, beldurra sartu digute bihotzetan, edo garunetan hobeto esanda, eta beldurrak kaiola txiki batean gaitu gatibaturik, aske garela uste dugun bitartean. Egia esan, ez da kontrol sistema txarra kapitalismoa, ongi asko pentsatu dute gauzak nola egin... ongi asko dakite nolakoak nahi dituzten munduko biztanle guztiak.

Utzi iruzkina: