Kale orgasmoei topa

zubipetik 1456154083413 Zubipeko zuloetatik | 2007-08-17 21:17

Kalean egun argitan larrutan dabiltzanei begietara begiratzea ez da erraza, begiratzea erraza, gozagarria den arren, ezkututik. Larrutan ari direnen aurpegi lotsatuek sortutako ezin egon globalak une luze batez mundua izozten du, sexuaren umelaren eta beroaren itsutasunak lurra jotzen du barre urduriei bide emateko. Zelatan dagoenarentzat voyeurismoaren gozamena, izerdi hotzez bata bestea irentsi beharrez ari direnen morboa, desioa eta plazerra nork ez lituzke nahi bere baitan. Kale orgasmoen aroa zabaltzen ari den honetan topa egin nahi dut gozatzen dutenekin, goza arazten dutenekin, gozatzen uzten dutenekin.


Utzi iruzkina: