Pasibitate eta inkonszientziaren kontra

zubipetik 1456154083413 Zubipeko zuloetatik | 2007-11-11 23:56

Begiratu arren ez duzu ezer ikusten. Sarri begiratu ere ez duzu egiten, eta zelan ikusiko duzu ba! Interesik jarri ezean nekez ulertuko duzu ezer. Baina berdin dizu, poltsikoan dirua duzu, eta telebistak hor dirau. Kexatzen zara autobusa berandu datorrelako eta internet astiro dabilelako. Gainontzekoak bost! Metafisikaz tutik ez, eta berdin dizu, amets sozialez ideiarik ere ez, munduko desgraziez ni puta idea, y te la suda. Bizitzaz ez dakizu zureaz gaindi, zureaz ere ez dakizu askorik. Eta zoriontsua zarela diozu? Ez al zara oraindik konturatu une gogorretan galdu egiten zarela? Ez duzula oinarririk zure bizitzan? Eta ez al zara ohartu bizitza zuk dakizuna eta "interesatzen" zaizuna baino are gehiago dela, eta geroz eta denbora gutxiago duzula bizitzen ikasteko?
Ez dakit zutaz errukitu edo nitaz, baina egidazu mesede eta kendu itzazu begi estalki eroso horiek eta hasi elkarbizitzen, hasi sufritzen, benetan.


Utzi iruzkina: