Sexuaren gozoa

zubipetik 1456154083413 Zubipeko zuloetatik | 2007-08-29 23:54

Begiraden beroa, tentsioa, gerritik berako tentsioa, areagotzen, begirada geroz eta laburragoa, azala behar dute eskuek, larru beroaren gozoa behar du gorputzak. Hurbilketa instintiboa, desioaren garrak izerdia behar du, sexuaren beroa behar du eskuak bere baitan, eta kulero artean bilatzen du, baita aurkitu ere, hori unearen gozoa, begiak itxi eta hasperenak, oihu mututuak, haginkadak, musu ezin apasionatuagoak eta umela umelaren gainean, maitasuna eta desioa. Sumendiaren eztanda azkenean, zoriontasun unea, askatasun unea, umeltasun neurrigabearen unea... Eta handik aurrera beso ertzeko markek gogorarazten didate unea, behin eta berriz, aurpegi hori berriz ikusi eta berriro hasten da funtzioa, hasten da umeltasuna.


Utzi iruzkina: