txapabloga

Artxiboan murgilduta

txapa 1456153218942 txapabloga | 2009-08-14 17:48

Uda garaixan bidaiak ohikuak izaten dia, oporrak, eguraldi ona... Guk oinguan denboran zihar bidaia bat ein dou Txapa Irratixan 25. urteaurrena aitzakitzat hartuta. Oin dala urte batzutako artxibotan murgildu ta hautsen artian pegatina sorta eder bat aurkitxu dou. Ziur bati baino gehixago oroitzapen ugari ekartzen dotzela.Badakizue, hau 25 urte honetan etara dian gutxi batzuk bakarrik dia, ezberdinen bat etxetik bueltaka euki ezkero argazki bat etara ta bialdu gure emaileko helbidera edo internetera igo ta helbidia bialdu. Aber danon artian azken 25 urte hontako irudixak biltzia lortzen dou...



Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean, Martxoak 28 Larunbata gaueko 23:00etatik aurrera AMA SAY eta YAKUZI taldeak izango ditugu Bergarako Gaztetxian. AMA SAY taldea berriz Bilbotik datoz.12 urte baino gehiago igaro dira azken kontzertua eman zutenetik. Orain aukera berezia berriz ama say taldea eskenatoki gainean ikusteko. Euskal Herrian egin den rock musikak emandako talde esanguratsuenetarikoa.                           &n...


TXAPARRADA

txapa 1456153218942 txapabloga | 2009-02-03 13:21

TXAPARRADA. Txapa irratiak Txaparrada  diska aurkezten du  Txapa irrati libreak txaparrada musikala kaleratu zuen 2008ko abenduan. Helburua Bergarako panorama musikala islatu, irratian herriko musika jartzeko aukera sortu eta autofinantziazioaren bidean jarraitzea izan da.    Aspaldi hasi zen Txaparrada izeneko proiektu hau.  Zuzeneko freskotasuna lortu nahian bergarako talde guztiak gonbidatu eta makrokontzertu bat antolatu genuen Bergarako gaztetxean. 2008ko uztailean izan zen eta giro politean estilo eta herriko musikarien kolax aberatsa bildu zen gazte...


Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean Urtarrilak 24 Larunbata gaueko 22:30etan NUEVO CATECISMO CATOLICO , LOBO ELECTRICO Eta PLAN B taldeak arituko dira Bergarako gaztetxian.NUEVO CATECISMO CATOLICO talde Donostiarrak  La Perrera taldearen soinua jaso dute herentzian, eta La Banda Trapera del Río taldearekin alderatu dute batzuek. Tresnei dagokienez, punk eskolatik edaten dute, eta letrak adimentsuak, zuzenak eta bakunak dira. Zuzenean lortzen duten bizitasunari oso talde gutxik heldu ahal diote.Eneko Etxeandia (ahotsa),Iker Illarramendi (gitarra),Arturo Iba...


Abenduak 26 eta 27 ko asteburuan, Uztailean Txaparrada musikaleko (Bergarako musika taldeen zuzeneko abestien bilduma) kontzertuetan grabatutako abestiekin, kaleratuko dogun diskaren aurkezpen kontzertuak egongo dira Bergarako gaztetxian.                                                       Argazkia:Benito cantero  &nbs...


Abenduak 13 Larunbata gaueko 23:00etatik aurrera DEABRUAK TEILATUETAN eta FIACHRAS  taldeak izango ditugu bisitari.    Desagertu eta bederatzi urtera bueltan da Tolosako laukotea. 90eko hamarkadaren erdialdean eman ziren ezagutzera Itsumutugor diskoarekin. Pop boteretsua rockarekin eta punkarekin nahastu zuten, beren soinuari jite berezia inprimatuz.  Taldea  Aritz Mendieta (ahotsa),Iñigo Arruti (bateria),Joni Ubeda (baxua) eta Imanol Ubeda (gitarra) osatzen dute.             Diskografiari dagoki...


Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kortzertuen barnean hurrengo kontzertua : Azaroak 29 Larunbata gaueko 23:00etatik aurrera  ANESTESIA eta ITAKA Taldiak izango ditugu Bergarako gaztetxian.  ANESTESIA taldea 1998an sortu zen Zarautzen,20 urte daramatzate kaña ematen.Urte hauetan  hainbat gorabehera eta partaideen aldaketak bizi izan dituzte .Gaur egun Mikel Kazalis (gitarra eta ahotsa) , Dani (baxua), Ibon (ahotsa) eta Belokik (bateria) osatzen dute taldeak eginiko musika matramuilu baten antzerakoa da, geldoa batzuetan, azkarra besteetan, baina bet...


Azaroak 8 Larunbata arratsaldeko 19:30etan 2008-2009 denboraldiko  Programazioren aurkezpen jaia egingo dou  Bergarako gaztetxian: ZIGOR,HEBERT ETA IDI eta GARATE bakarlaria izango dira.Horretaz gain progamazioaren aurkezpena egingo dou.                            kontzertua zuzenean entzuteko aukera Txapa irratian FM-ko 97.25ean eta internet bidez  http://www.txapairratia.org/  webgunean.2008-2009 denboraldiko Programazioa:Txapako irratsaioak...


9. Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen Mostrari buruz egin genituen irratsaioak zuen eskura jartzea pentsatu dugu Txapa Irratitik. Badakigu aurreko astean zehar txapa nahikoa eman genuela irratian mostrarekin baina inork entzuteko aukerarik izan ez balu edo norbaitek nahi duenean entzuteko gordetzea nahi baditu link hauetan klik eginez deskargatzeko aukera izango du. Aurkezpen irratsaioaOstiraleko balorazioaLarunbateko egunaren balorazioaLarunbateko gaua, igandea eta azken balorazioa