TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:AMA SAY ETA YAKUZI
Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean, Martxoak 28 Larunbata gaueko 23:00etatik aurrera AMA SAY eta YAKUZI taldeak izango ditugu Bergarako Gaztetxian.
AMA SAY taldea berriz Bilbotik datoz.12 urte baino gehiago igaro dira azken kontzertua eman zutenetik. Orain aukera berezia berriz ama say taldea eskenatoki gainean ikusteko. Euskal Herrian egin den rock musikak emandako talde esanguratsuenetarikoa.
Bost urtetan, 2 disko luze eta single bat kaleratu zuten, denak Esan ozenki zigiluarekin. taldea 1997an desagertu zen baina 2008 ko Azaroaren 14an, eszenatokietara itzuli ziren.
Pixies,Sonic youth edo charlattans bezelako taldeetan oinarritzen da beraien musika. Letrak Euskaraz eta Ingelesez nahasten dituzte.
Ibon Bilbao Ahotsa eta gitarra, Gontzal Bilbao bateria ,Mikel baxua , Joakin picaza gitarra eta jose lastra teklatua osatzen dute taldea.
YAKUZI taldea berriz, 1998. urte bukaeran sortu zen Elorrion. Gaur egun laukotea da eta 5
kantuz osatutako mini-cd bat ("yakuzi") eta 10 kantuko diska bat ("Ibai
lehorretan itota") kaleratu dituzte. Rock Post Rock musika egiten dute,
intentsitateekin jokatuz.
Gustavo (programaketak, baxua eta ahotsa),
Anartz (bateria), Aitor (kitarra) eta Gorka (kitarra) osatzen dute taldea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: