TXAPARRADA
TXAPARRADA.
Txapa irratiak Txaparrada diska aurkezten du
Txapa irrati libreak txaparrada musikala kaleratu zuen
2008ko abenduan. Helburua Bergarako panorama musikala islatu, irratian herriko
musika jartzeko aukera sortu eta autofinantziazioaren bidean jarraitzea izan
da.
Aspaldi hasi zen
Txaparrada izeneko proiektu hau.
Zuzeneko freskotasuna lortu nahian bergarako talde guztiak gonbidatu eta
makrokontzertu bat antolatu genuen Bergarako gaztetxean. 2008ko uztailean izan
zen eta giro politean estilo eta herriko musikarien kolax aberatsa bildu zen
gaztetxean. Kontzertu hura izan zen
diska honen oinarria, bertan bergarako talde gehienek hartu zuten parte eta
ezin izan zutenek beraien grabazioak utzi zizkiguten.
Diska honetan
lagun askoren lana aurki dezakezu, herriko mota guztietako 29 talde, bakarlari eta sortzaileen lanak bildu
ditugu, Aitzol Mijika, Larra, Pedre, Ady holden, Morley, Cool panic,
Sententzia, Turboshit, Olimpic Darts, The street 77, Belceblues, Supercools,
Rotten Teenagers, Yotox, Garate, Azkaiter Pelox, Pixi eta Fer, Mahaster River,
Zigor, Hebert eta Idi, Folsom Four, Fly Shit, Extorsion, No Hay Solucion, Lord
Witch, Nobox, Hard Flip, Emon, Aby Kem, Ene. Estilo eta
molde ezberdinetako sortzaileak bildu dira Txaparradan, Bergarako eszena
musikala bizirik dagoela frogatzeko.Mila esker proiektu hau posible egin
duzuenoi. Segi dezagun uhinak okupatzen segi autogestioaren bidean aurrera,
kontrainformatzen eta herriari hitza ematen.
Txapa Irratia
Iruzkinak
Utzi iruzkina: