TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK
Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean Urtarrilak 24 Larunbata gaueko 22:30etan NUEVO CATECISMO CATOLICO , LOBO ELECTRICO Eta PLAN B taldeak arituko dira Bergarako gaztetxian.
NUEVO CATECISMO CATOLICO talde Donostiarrak La Perrera taldearen soinua jaso dute herentzian, eta
La Banda Trapera del Río taldearekin alderatu dute batzuek. Tresnei
dagokienez, punk eskolatik edaten dute, eta letrak adimentsuak, zuzenak
eta bakunak dira. Zuzenean lortzen duten bizitasunari oso talde gutxik
heldu ahal diote.Eneko Etxeandia (ahotsa),Iker Illarramendi (gitarra),Arturo Ibañez (gitarra),Arturo Zumalabe (bateria) eta Gonzalo Ibañez (baxua) ostazen dute taldea.
LOBO ELECTRICO, Tolosan sortu zen Ruido de Rabia eta
Perros Deshidratados taldeen errautsetatik. Xanti (ahotsa) eta Jorge
(baxua) Ruido de Rabia grind taldeko partaideak izan ziren. Iker
gitarra-jolea berriz, Perros Deshidratados taldetik dator. 1999ko
udazkenean sortu zen taldea eta "Has visto al Lobo Electrico" grabatu zuten Has visto al lobo electrico diska, Bonberenean grabatu zuten 2004ko udan Karlos Osinaga
‘Txap’-en eskutik. Lobo Electricok lantzen duen estilo musikala
rock’n’rolla da, edo “erotic rock’n’rolla” beraiek esaten duten moduan.
Baina onena zuzenean ematen dute, basapiztiak dira, rock&rollaren
basapiztiak... Taldea Perrolobo (baxua, koruak),Dr. Magma (ahotsa, koruak, panderoa),Conde Electrico (gitarrak eta koruak) eta Guantxe (bateria) osatzen dute taldea.
PLAN B taldea berriz Donostitik datoz,Barleyjuice taldearen luzapena bezala ulertzen ahal da
Plan B. Izan ere, desegindako taldean aritzen baitziren Mundu eta
Karlos eta beraiek jarri baitzuten ibilian Plan B Aitor baxu jolearekin
batera. Punk rocka egiten dute, Commando 9 mm-en ildotik, landua eta
melodiari muzin egiten ez diona. Mundu (gitarra eta ahotsa),Karlos (bateria) eta Aitor (baxua) osatzen dute taldea.
kontzertua zuzenean entzuteko aukera Txapa irratian FM-ko 97.25ean eta internet bidez http://www.txapairratia.org/ webgunean.
Oharra: Textuak eta argazkiak Entzun.com webgunetik hartuta.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: