Mostraren inguruan berriz ere

txapa 1456153218942 txapabloga | 2008-10-14 13:28

9. Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen Mostrari buruz egin genituen irratsaioak zuen eskura jartzea pentsatu dugu Txapa Irratitik. Badakigu aurreko astean zehar txapa nahikoa eman genuela irratian mostrarekin baina inork entzuteko aukerarik izan ez balu edo norbaitek nahi duenean entzuteko gordetzea nahi baditu link hauetan klik eginez deskargatzeko aukera izango du.
Aurkezpen irratsaioa
Ostiraleko balorazioa
Larunbateko egunaren balorazioa
Larunbateko gaua, igandea eta azken balorazioa




Utzi iruzkina: