9. Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen Mostrari buruz egin genituen irratsaioak zuen eskura jartzea pentsatu dugu Txapa Irratitik. Badakigu aurreko astean zehar txapa nahikoa eman genuela irratian mostrarekin baina inork entzuteko aukerarik izan ez balu edo norbaitek nahi duenean entzuteko gordetzea nahi baditu link hauetan klik eginez deskargatzeko aukera izango du. Aurkezpen irratsaioaOstiraleko balorazioaLarunbateko egunaren balorazioaLarunbateko gaua, igandea eta azken balorazioa


Azken asteburuan Bergaran Taun Taun taldeak antolatutako Txotxongilo Mostra ikusteko aukera izan dugu, bederatzigarrena, eta aurrekoetan bezala Txapa bertan egon da ikusleen, antzezleen, antolatzaileen eta beste hainbaten iritziak jasotzen. Guzti hau bildu eta hiru irratsaio berezi egin ditugu Mostraren inguruan, ostegunetik aurrera eta iganderarte entzuteko aukera edukiko duzuena arratsaldeko ordubietan, lauretan eta seiretan 97.25FMan eta internetez. Bestalde, Anita Maravillas-en Los Sueños de Leonor izeneko lana zuzenean emititzeko aukera ere izan genuen eta norbaitek galdu bazuen, egun ...