9. Helduentzako Nazioarteko Txotxongilo Mostra Txapan

txapa 1456153218942 txapabloga | 2008-10-09 18:41

Azken asteburuan Bergaran Taun Taun taldeak antolatutako Txotxongilo Mostra ikusteko aukera izan dugu, bederatzigarrena, eta aurrekoetan bezala Txapa bertan egon da ikusleen, antzezleen, antolatzaileen eta beste hainbaten iritziak jasotzen. Guzti hau bildu eta hiru irratsaio berezi egin ditugu Mostraren inguruan, ostegunetik aurrera eta iganderarte entzuteko aukera edukiko duzuena arratsaldeko ordubietan, lauretan eta seiretan 97.25FMan eta internetez. Bestalde, Anita Maravillas-en Los Sueños de Leonor izeneko lana zuzenean emititzeko aukera ere izan genuen eta norbaitek galdu bazuen, egun hauetan ere errepikatuko dugu. Besterik gabe, eskerrik asko irratsaio hauek egiten lagundu diguten guztiei eta Taun Taun-i horrelako Mostra bat herrian egiteagatik. Bi urte barru berriz ere ikusiko gara kaleetan zehar!!


Utzi iruzkina: