txapabloga

berbenir apirilak 19

txapa 1456153218942 txapabloga | 2010-04-19 20:00

Gitarrak ez izan arren jazz musikan instrumenturik esanguratsuenak, hainbat artista egin dira haundi instrumentu honi atera dioten kutsuari esker.Hauetako batzuk izango dira gaur entzungai BERBENIR-en.


berbenir martxoak 22

txapa 1456153218942 txapabloga | 2010-03-22 19:54

Elektronika gustoko? Aste hontan elektronika estilo desberdinekin bueltatxo bat emango dugu Berbenir-en.


Berbenir martxoak 08

txapa 1456153218942 txapabloga | 2010-03-08 19:52

Gaurko hotzaz baliatuz, herrialde hotzetara joko dugu berriro Berbenir-en. Errusiar klasikoko autore kosmopolitena, hau da, Tschaikovsky eta bere musikak berotuko ditu gure barrenak bere obra adierazgarrienekin.


Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean,datorren Martxoak 19 Ostirala BIZARDUNAK eta  LES FABOULOSERS taldeak izango ditugu Bergarako gaztetxian gaueko 22:30 etatik aurrera.                          BIZARDUNAK  Nafarroan sortutako Euskaraz abesten duen folk musika taldea da. Taldea 9 lagunek osatzen dute: eta haiek beren musika estiloa euskal folk erradikaltzat hartzen dute.The Dubliners zein The Pogues musika talde irlandarren &...


berbenir otsailak 22

txapa 1456153218942 txapabloga | 2010-02-22 20:01

Disko bat hasten duen lehen abestia izaten da sarritan entzunena. Talde batzuk euren kanturik onenak bildumaren hasieran jartzen dituzte eta naiz eta kantu izarra ez izan hasierako hau, guztiek nahi izaten dute diskoa martxan jarri ahala entzuleak inpresio on bat edukitzea. Beraz, gaurko hontan BERBENIR-en diskoak hasten dituzten kantuak entzungo ditugu.


Miles Davis-en musika entzuteko gogoarekin gelditu ginela eta, bigarren irratsaio batez gozatuko dugu. Gaurkoan, hiru proiektu izango ditugu entzungai: Music for brass, solistak dituen orkestra baten doinuak lehenbizi; bigarren, fusio jazz pixkat, big fun diskotik eta amaitzeko, musika klasikoa eta jazza nahastuko ditugu.


berbenir otsailak 8

txapa 1456153218942 txapabloga | 2010-02-08 19:59

Gaur BERBENIR-en...............MILES DAVIS!!!


berbenir otsailak1

txapa 1456153218942 txapabloga | 2010-02-01 20:24

3/4. Hau izango da gaurko  irratsaioaren erritmoa jarriko duen konpasa. Modal jazz estrukturaren barruan,Vals jazz-a deritzonaz gozatu ahalko dugu gaur, aintzindarien eskutik, hala nola: Max Roach, Lennie Tristano edo Yusef Lateef.


Ezohizko doinuak izango ditugu bidelagun gaur BERBENIRen. Musikaren beste ikuspuntu bat ematen diguten jazz doinuez beste mundu batzutara habiatuko gara esperientzia berrien billa. Zabaldu garezurrak eta utzi musikari bere lana egiten.


Atzo izan genuen 2010eko lehen irratsaioa, eta bertako sail nagusi moduan, Irati Anakaberekin elkarrizketa izan genuen. Irati, Bergaran elkarbizitzaren inguruan, ANITZAK eta Bergarako Udalaren eskutik egin den prozesuan lanean egon da, eta haren berri eman zigun.Prozesuaren jatorri eta bilakaeraz gain, prozesuaren itxiera ekitaldiare barne, aste hontan egingo den jardueres ere hitzegin zigun.Ayer tuvimos el primer programa del 2010, y entrevistamos a Irati Anakabe como aparatado central del mismo. Irati, ha estado trabajando en el proceso sobre la convivencia que se ha llevado a cabo en Ber...