25 urte

txapa 1456153218942 txapabloga | 2009-11-11 17:36
1

Txapa Irratia 25 urte uhinetan!

Gaur egun, komunikabideak inoiz baino garatuago daudenean, telebistan inoiz baino kate gehiago ditugunean, pertsonen arteko komunikazioan gero eta gailu gehiago ditugunean, internet bidez informazioa gero eta gertuago dugunean; oraindik, Txapa Irratiak zentzua  duela uste dugu, oraindik komunikabide ez komertzial, libre eta herriko baten sinesten dugu!

Orain dela 25 urte irratia sortu zutenek, beste garai bat bizi izan zuten. 80. hamarkadan,  beraien garraxiak, musika,umorea, ironia eta ideiak transmititzeko beharra sentitu, irratia sortu  eta hasi ziren txapa ematen. Guk gaur egun testuinguru guztiz ezberdinean beste behar batzuk dauzkagu agian, beste bide batzuk,  garaiekin batera pirata izatearen zentzua aldatu da, eta teknikoki ere errazagoa izan daiteke, baina garrasi egiteko beharrak, gurea den komunikabidea izateko beharrak guregan dirau.

25 urte hauetan irratia oso modu ezberdinetan bizi izan duten pertsonak igaro dira asanblada eta estudioko mikroetatik;, denborapasa moduan, beraien musikarekin dantzarazteko gogoak erakarrita, ideia ezberdinak botatzeko gogoarekin edo zer egin ez jakin eta “irratsaio bat egingo dugu?”. Denetarik egon da eta aniztasun horrekin batera joan da irratia bere ibilbide gorabeheratsua egiten. Gaur 2009.urtean 25 urte betetzen ditu Txapak, 25 urte uhinak okupatzen, 25 urte pirata, 25 urte te jodes 40 principales!

Irratiaren urteurren hau ospatzeko ekintza ezberdinak antolatu ditugu, baina azaroaren 21ean bazkari berezi bat egiteko asmoa daukagu, urte hauetan bai hasieran bai azken urteetan ere irratian parte hartu duten ahotsak edo irratia entzuten zuten belarriak  mahai baten inguruan bildu nahi genituzke. Anima zaitezte eta etorri Irratiko mahaira!

25.Urteurreneko egitaraua:

Irratsaio bereziak:Txapa irratian fmko 97.25ean

Azaroak 16 Astelehena :

21.30etan:2009-2010 programazioaren aurkezpena

23:00etan:txapa kontzertu zaharrak:Sexty sexers

Azaroak 17 Asteartea:

21.30etan:Txapa irratiaren historia

23:00etan:txapa kontzertu zaharrak:Hard-ons

Azaroak 18 Asteazkena:
21.30etan:Arrasateko itxungi irratiko eta Urretxu Zumarragako kkinzona irratiko kideekin solasaldia.
23:00etan:txapa kontzertu zaharrak:Willis drumond

Azaroak 19 Osteguna:
21.30etan:Mahai ingurua:komunikabideak gaur egun
23:00etan:txapa kontzertu zaharrak:Anestesia

Azaroak 20 Ostirala:
23:00etan:txapa kontzertu zaharrak:Royal canal

Azaroak 21 Larunbata:Urteurren Jaia Gaztetxian
12:30etan.Txapapoteoa txarangiakin
14.30etan :2009-2010 programazio aurkezpena
14:45etan.Babajana eta jarana (txartelak Arrano,Etxagi eta Pol-pol tabernetan 5 eurotan)
23:00etan:txapa kontzertu zaharrak:ama say

Azaroak 22 Igandea:
23:00etan:txapa kontzertu zaharrak:Txaparrada musikala.

Azaroak 16tik 22ra arratsaldeko 16:00etan Irratsaio zaharrak entzungai.

2009-2010 programazioa

Aurten 10 irratsaio propio eta arrosa irrati sareko hainbat irratsaiorekin egiten dogu salto dialera.

Irratsaio propioei dagokionez ,
Astelehenetan Atsaldeko 20.00etan Berbenir irratsaioa izango dou, Jazz, flamenko, bossanova... doinuak entzuteko aukera paregabea! Gabeko 22:00etan eta tartekatuta Ametsetako lurra (Existituko litzateke musikarik gabeko mundua? Dana lor, sor, eta egin daitekeen lurra).Eta programa´n spiral ( Musikaren alderdi elektronikuak jorratzen ditxuan programa fibonaccitarra. ).
Asteartetan atsaldeko 21:00etan Kanpora begira irratsaio interkulturala eta hilean behin gabeko 22:00etan Mithaka(mitoei buruzko irratsaioa)
Ostegunetan gabeko 21:00etan Kolax ,Elemento ezberdinez osatutako kolax radiofonikoa eta 22:00etan Haundikeittan Umore irratsaioa.
Ostiraletan 24:00etan Itzali telebista,musika,literatura,....
Larunbatetan arratsaldeko 19:00etan Bergara sutan Gazte asanbladaren irratsaioa,bergara eta bergarako gaztetxian egiten diren ekintzetaz informatuko da. Kontzertuen laburpenak emango dira eta domekero botatzen diren pelikulen analisi txiki bat egingo da.
Ilargiaren arabera 19.30 Gure paradisua: Txapa irratiko obserbatorixo metereologikua martxan jarri da. Azurren esperientziak, entzungai egongo dira. Saio hauek ilargiaren il´berri, il´gora, il´bete eta il´behera arratsaldetan izango dira.
Azkenik hilean behin Larunbatetan Txapa irratiko kontzertuak zuzenean.

Arrosa irrati sareko irratsaioei dagokionez,

Astelehenetik Ostiralera Goizeko 8:00etan info 7 irratiko kalegorrian,10:00etan hala bediko Suelta la olla,13:30etan Info 7ko albistegia,16:00etan Tas tas irratiko Mar de fueguitos,17:00etan info 7ko bostetako diligentzia eta 20:30etan Info 7ko albistegia.
Larunbat goiza haur goiza izango da eta Igande goiza , berriz  , bertsolaritzari eskeinitakoa.
Irratsaio hauetaz gain arrosa irrati sareko hainbat irratsaiorekin beteko dugu gure parrilla.

zaldiEroa

zaldiEroa 2009-11-12 16:15 #1

TXAPA ETA TXAPAKIDE IZAN ZATEN GUZTIEI:

ZORIONAK!!!!!

ta urte asko bete, yeahhhh ....

Utzi iruzkina: