txapabloga

90seg azaroak 8

txapa 1456153218942 txapabloga | 2011-11-09 10:55

Lehenengo irratsaioa sarrera edo aurkibide bezala erabili ondoren, bigarren irratsaio honetan hip hop doinuak hartu eta minutu eta erditik beherako kantuak bilatu ditugu, eta baita aurkitu ere. Irratsaio honetan erabili ditugun abestiak honako hauek dira:Aretha Franklin - Yeah!! In person with her quartet - This could be the start of somethingMs Dynamite - A little deeper - Natural highEl Club de los Poetas Violentos - Madrid zona bruta - ScratchapellaRapsusklei & Hazhe - La historia más real de vuestras vidas - GuerraM.I.A. - Arular - Banana skitEl Chojin - Jamas intentes negarlo - Re ...


Azaroak 2 BERBENIR!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2011-11-02 17:47

Jazz pixkat entzuteko garaia ere iritsi da BERBENIRen. Intentsitate haundia daukaten piezak entzun ahal izango ditugu gaurkoan, gehienak 2010 eta 2011 kaleratutakoak gainera. Michel Portal, Randy Weston, Afrodisian orchestra eta Trombon Shortyren lan berriak eta Miles Davis haundiaren "Bitches brew" diska paregabetik ateratako maisulan batek osatutzen dute gure gaurko tartea. Gozatu!!


90seg irratsaioan jarritako kantuen zerrenda astero hemen jartzen joango gara, taldea-diskoa-abestia formatuan, zerbait hobea aurkitu bitartean behintzat. Hori bai, izan pazientzia pixkat, agian, oraingo honetan bezala, ez delako egunean bertan argitaratuko.Lehen irratsaio honetan izan ditugunak:Aretha Franklin - Yeah!! In person with her quartet - This could be the start of somethingStandstill - Vivalaguerra - 1,2,3 sombraAntsy Pants - Juno OST - VampireAirbag - Versiones y rarezas para Norbert y Cali - Vince MoalokaSurfin Bichos - Hermanos carnales - San José experience (Demo)The Gossip -...


Urriak 29 BERBENIR!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2011-10-26 18:33

Gaurkoan, maleta hartu eta Panama aldera joango gara bertako musika entzuteko asmoz.Cumbia, guajira, guaguanco, tipica eta beste hainbat estilo panamar entzuteko aukera ederra oraingoan BERBENIR-en.


Txapa irratiaren denboraldi berriaren programazio aurkezpen kontzertua izango dou , Azaroak 18 Ostiralean atsaldeko 19:30etan Bergarako gaztetxian.Programazio berria aurkeztuko dou eta ondoren Petti bakarlari Beratarra izango dou Gaztetxeko eszenatokian.Kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratiaren bidez. FM-an entzuteko, 97.25 sintonizatu beharko da Bergara inguruan, eta internet bidez, http://www.txapairratia.org/ webgunearen bidez.


BERBENIR!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2011-10-19 18:24

Urtebete mutu egon ondoren, berbenir irratsaioa bueltan da Txapa irratian.Ikasturtea ondo hasteko, lau izen propio datoz geurera, bakoitza bere estilo pertsonal bezain ederrarekin.Joe Henry, Kurt Vile, Mark Olson eta Geraint Watkins entzungai gaur Berbenir-en.


Txapa irrati libreak antolaturiko emanaldien barnean, WILLIS DRUMMOND eta SUMISION CITY BLUES taldeak Bergarako gaztetxean ariko dira datorren Maiatzak 14 Larunbata gaueko 22:30etan.                                Iparraldeko Willis Drummond talde indartsuak "Istanteak" izeneko hirugarren diskoa aurkeztuko du . "Anthology", taldearen izen bera daraman bigarren diskoa eta "Zuzenekoak" kaleratu ostean, Bidehuts plataformaren bitartez lan ber...


Txapa irrati libreak antolaturiko emanaldien barnean, Joseba Irazoki eta Bizardunak taldea Bergarako gaztetxean ariko dira datorren apirilak 2 Larunbata gaueko 22:30etan .Denboraldi bat emanaldirik eskaini gabe egon eta gero, Bizardunak taula gainera igo dira berriz ere. Martxoarekin batera etorriko dira emanaldiak, eta kontzertu dezente hitzardu dituzte dagoeneko: "En Zugzwang" (Gor Diskoetxea) diskoko kantuak izango dira nagusi emanaldi honetan Emanaldia Joseba Irazoki musikari nafarrak irekiko du. Azken hilabeteetan Atom Rhumba taldearekin buru belarri egon eta gero, Bergaran...


Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean,datorren Martxoak 19 Larunbata FIACHRAS eta  NORMAN taldeak izango ditugu Bergarako gaztetxian gaueko 22:30 etatik aurrera.Fiachras taldearen Hiltzera goaz disko berriaren aurkezpen kontzertua eta beraiekin batera Eibarko Norman taldea izango dou Bergarako gaztetzxeko taula gainean.                          Kontzertuak 5 euro balioko ditu eta Fiachras taldearen diskoarekin 10 euro.kontzertua zuzene...


ARROSA Irrati Sarea Euskal Herri osoko hogei irrati ingururen elkarlan proiektua da. Gehienak irrati txiki xamarrak eta maila lokalean edo ertainean (herria, eskualdea edota herrialdea) aritzen direnak. Iparraldean gauden Euskal Irratiek gure izaera komunitarioa onartua dugu eta lizentzia bidez lege barruan lan egiten dugu. Hegoaldean ordea gauzak bestelakoak dira, Arrosan parte hartzen dugun irratien gehiengo zabalak ez dugu FM uhinetan emititzeko baimenik, eta legeak orain arte ez du gure izaera onartu.    Euskal Autonomia Erkidegoan, Kultura Sailak irrati lizentzien inguruko...