txapabloga

Gonbidatu berezia etorriko zaigu aste hontan bisitari. Gure lagun Lamak, metal dosi bat ekarriko digu, ohiko doinuak erraietik aldatuz.Machine Head, Metallica, Ktulu, LIF eta beste hainbat talderen deskargak gaurko BERBENIR-en.


Hainbat konturen ondoren, emisio eta grabazio estudio aldaketa tarteko, 90seg irratsaioa berriz ere martxan dago. Oraingo honetan, Txapa Irratiak Egian zabaldu berri duen sukurtsalean egindako bi frogen ondoren (90seg #18 eta #19) arazo tekniko guztiak konponduta, berriz ere ekingo diogu gure asteroko irratsaio berezi honi, 90 segundutik beherako kantuak zuei, astean behin, orduerdiz, ezagutarazteko. Itzulera honetarako, post doinuak aukeratu ditugu, post-hardcore eta post-rock musika estiloen inguruan ibiliz. Bertan entzun daitezke, adibidez, Suchi Rukara, The Mars Volta, Lisabö, Kü...


Beltzez margoturiko irratsaioa izangodugu gaurkoa. Afro peluka soinean dugula, blaxploitation-aren soinu bandan murgilduko gara gaur BERBENIR-en, mugimendu hontako soul eta funk-az gozatzeko.


Maiatzak 9 Berbenir!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-05-09 17:59

Gaurko irratsaiorako musika aukeratzerako orduan, momentuan entzuteko gogoa geneukan diskak soilik hartu ditugu kontuan. Howling Wolf-en blues etik hasiko gara, Joe Henryrekin gozatzen jarraitzeko. Irratsaioaren erdi partean berriz, pop-era gehiago joko dugu, Tired pony eta Yo la tengo taldeekin, Kurt Vile eta Spiritualized-en indarrarekin amaitzeko. Denetik pixkat gaur BERBENIR-en.


Maiatzak 2 Berbenir!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-05-02 14:56

Afrikan txango txiki bat egingo dugu gaurko irratsaioan, Senegal eta Nigeria aldeko musika pixkat entzuteko asmoz. Aurreneko zatian, "negritud" kontzeptuan murgilduriko bandekin hasiko gara, hau da, Senegalgo independentzian, folklorea, kubatar musika eta frantziako kolonialismoaren ukitua duten banda pribatuen doinuak entzungo ditugu. Bigarren atalean berriz, aizpa bikiek osatzen zuten The Lijadu sisters afro-beat taldearen musikaz gozatzeko parada izango dugu gaur BERBENIR-en.


Pelikuletako musikaz osaturiko saioa izango da gaurkoa. El color purpura, Novecento edo La piel bezalako filmen musika orkestrala, Dirty Harry, Bullit edo French Connection- en tankerako thriller jazza edo Blaxploitationeko luzemetraien doinuak entzungai gaur BERBENIR-en.


Apirilak 4 Berbenir!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-04-04 17:44

Musika arina entzuteko tartetxo bat hartuko dugu gaurkoan BERBENIR-en. Igogailuko musika, easy listening, eta beste hainbat etiketaz ezagutzen den kantu sorta eskainiko dugu, estilo hontako artista adierazgarrienetako batzuekin. Gurean izango ditugu, Herb Alpert, Bobby Dukoff, Ray Conniff eta Henry Mancini.


Kajoiei hautsa astintzen aritu gara berriro aste hontan. Gaurko irratsaioa osatzeko rock'n'roll kutsuko musika aukeratu dugu, Link Wray-tik Scientists-eraino.


Diskoen kajoietan burua sartu eta aspaldian entzun gabe geneukan sorta atera dugu. Bertatik kantu gozagarri batzuk atera eta sesio lasai eta gozagarri bat osatu dugu denetariko musikaz. Gainsbourg, Elvis, Elkano browning cream, Anari, Violent Femmes eta beste talde askoren musika gaur BERBENIR-en.


martxoak 14 berbenir

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-03-14 18:01

Material berria ezagutzen jardungo dugu gaur BERBENIR-en. Tired pony, Nacho Vegas, Lanegan band eta Ely paperboy reed-en lan berrienak entzungai gaurkoan.