txapabloga

Ekainak 17 Igandea atsaldeko 19:00etan Bergarako gaztetxian Napoka band taldearen bisita izan dou.Hau da berta n eskeinitako kontzertua. Eibar eta Elgoibarko Napoka Iria bikoteak esperimentatzen segitzeko beharra du; eta biko formatua familia handi bihurtu du. Horretarako, hiru lagun eta musikari on hartu ditu babesean. Willis Drummond taldeko Rafa eta Felix, eta Andrakan bandako Andoni. Bestelakoa izango da, batez ere,“Lehertarazi Edifizioak” diskoan jasotako kantu biluziak era elektrikoan ezagutzeko aukera izango dugulako. Ir a descargar


Txapa irrati libreak antolaturiko emanaldien barnean, N.C.C , LOBO ELECTRICO eta SAFETY PINS   taldeak Bergarako gaztetxean ariko dira datorren Ekainak 23 Larunbata gaueko 22:30etan.Kontzertu paregabea aurtengo denboraldiari amaiera emateko.Datorren urtean gehixau eta hobeto!!!!!!!!NUEVO CATECISMO CATOLICO Donostiako taldea Euskal Herrian egin den punkrock musikaren adierazle nagusitako bat dugu. 1992. urtean sortu zirenetik etengabeko aldaketak izan dituzte formazioan, baina taldea beti mantendu izan da bizirik.Europako eta AEBetako iraganeko korronteak barneratuta, moda guzt...


Ekainak 06 Berbenir!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-06-13 18:23

Bi artista italiarren musikak alaituko du gaurko irratsaioa. Adriano Celentano Milandarra eta Renato Carosone Napolitarra, herrialdeko iparra eta hegoa bat eginik gaurko BERBENIR-en.


90seg #24

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-06-12 23:56

Aste honetan elektriko eta elektronikoaren arteko mizturatik sortutako kantuekin jarraitu dugu, nahasketa honetatik sortzen diren minutu eta erdiko pilula sonikoak ezagutarazteko asmoarekin, adibidez, Peaches, Red Aunts, MIT, Vive La Fete, Cycle, Munlet, Kap Bambino eta Natalie Portman's Shaved Head bezalako taldeen bitartez. Ir a descargar


90seg #23

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-06-05 23:29

Irratsaio nahiko inprobisatua egin behar izan dugu gaurkoan, hala ere, nahiko zaila da minutu eta erditik beherako kantuekin inprobisatzea, eta elektro-rock-industrial irratsaio bat atera zaigu gure kolekziotik. Besteak beste, Ekon, Dredg, Suicide Commando, Laibach, Massive Attack, Celldweller, Hamburguesa Vegetal, Suicidal Romance, Kavinsky edota Pure Reason Revolution entzuteko aukera ordu erdiko pilula konprimituan. Ir a descargar


Osteguna Ekainak 7 gabeko 21:00 etan Sasi guztien azpitik irratsaioa,Gerra zibila Bergaran. Juan Ramon Garai  Intxorta 1937 taldeko kidearekin irratsaioa. Faxistak nola sartu ziren, Bergarako momentuko egoera, gerrako pasarteak eta elgetako frenteko borrokak. Bergara 1936 gogoratuz taldearen aurkezpena.


Jaietako erritmoa ez galtze aldera eta asteburu hontan Bergarako gaztetxean egingo den Txapa Irratiko jaierako, zangoak berriro martxan jartzeko. Aste hontako BERBENIRen, soul eta rithm´n´blues dantza saio batera gonbidatzen zaituztegu, estilo hauetako hit dantzagarri sorta batekin.


90seg #22

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-05-29 23:38

Ahotsarekin izan ditugun arazo guztiak konpondu ondoren bagoaz poliki poliki estudio berri inprobisatu honei eskua hartzen. Gaurkoan, elektronikaren azken hype-a izan den dubstep doinuetara salto egin dugu eta besteak beste, Benga, Rusko, Coki, Kromestar, Skream edota Flying Lotusen kantuak izan ditugu entzungai.Hortxe azkenaldian martxan jarri dugun estudio txikia 90seg egiteko… Ir a descargar


Ekainak 2 Larunbata Gaueko 23:00etatik aurrera, Txapa jaia antolatu dogu, Bergarako gaztetxian,bertan karaokea,Irratiko irratsaio ezberdinetako kideak musika jartzen eta sorpresa gehiago egongo dira.


Ekainak 17 Igandea atsaldeko 19:00etan Bergarako gaztetxian Napoka band taldearen bisita izango dou.Eibar eta Elgoibarko Napoka Iria bikoteak esperimentatzen segitzeko beharra du; eta biko formatua familia handi bihurtu du. Horretarako, hiru lagun eta musikari on hartu ditu babesean. Willis Drummond taldeko Rafa eta Felix, eta Andrakan bandako Andoni. Bestelakoa izango da, batez ere, “Lehertarazi Edifizioak” diskoan jasotako kantu biluziak era elektrikoan ezagutzeko aukera izango dugulako.Kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratiaren bidez. FM-an entzuteko, 97.25 sinton...