txapabloga

BERRIZ ERE UHINETAN

txapa 1456153218942 txapabloga | 2007-07-18 09:48

  Hilabete inguru irratia isilik egon da ,dakizuen moduan emisora apurtu zalako.Gaur, Uztailak 18 Asteazkena berriz ere martxan dago , jarri dogun emisora berriarekin. Jakin ere,udan sartuta gaudela eta irratsaio denak ez direla egingo eta Irailean berriz ere programazio berriaren berri emango dizuegu. Besterik gabe,disfrutatu berriz ere,TXAPA IRRATIAREKIN,FM-KO 97.25ean


  Ekainaren 23an, bergarako gaztetxian Txapa irratiak antolatuta kontzertu ezberdin eta paregabea izan genuen.    Taula gainean,  On Benito! Berako Benitaren seme bi , Rock & Roll eta blus doinuak, bi lagunek taula bete zuten, izugarria! Benito Irazoki  (kitarra eta ahotsa) eta Benito Lertxundi (bateria)  izan genituen Bergaran eta beste talde batzuetan jotzen dabiltzan bi kide hauek beraien proiektu paraleloa erakutsi ziguten. Benetan gomendagarria!      Ondoren Azkoitia eta azpeitia ingurutik zetorren beste talde bat. Jo. Izen motzeko tald...


  Ohar honen bitartez , adierazi nahi dogu , Txapa irratiko emisora apurtu egin dela eta konpontzera eraman behar izan dogula,beraz,denbora batez , irratia ez da uhinetan egongo. Besterik gabe, ahalik eta azkarren berriz ere martxan egongo gara.


Beste kontzertu bat!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2007-06-18 10:56

Txapa Irratiak jaian antolatu zuen Gaztetxeko urteurrenaren barruan Royal Canal eta MC6 izan genituen kartzelako 7. urteurrena ospatzeko. Aste bukaera honetan eren beste kontzertu bat antolatu dugu. Bera ingurutik On Benito etorriko dira: BENITA, ez zen gizon bakarreko emakumea. Horregatik, bere semeek lotura bat izan zezaten, denei, BENITO izena jarri zien. Benitak musika aunitz matte zuen, eta semeekin ordu luzeak ematen zituen irratiaren ondoan. Istorio kontalari ederra ere bazen eta, 30. hamarkadako bluesmen zaharren istoriak kontatzen zizkien semeei, musikaren hazia ereinez. Musikazale...


Bergarako gaztetxeko 10. urteurreneko egitarauaren barruan, Isiltasuna Apurtzen proiektuak ere egin du lekutxoa. Aurreko hilabetetan Bap, The Clash edo Stoner musika izan genituen mintzagai. Oraingoan punk mugimendua gure bailaran eta talde aitzindari bat, RIP talde arrasatearra, aztertuko ditugu. Honetarako iker Barandiaran etorriko da kaleratu zuten DVD eta CD a aurkeztera baita bestelako gonbidatuak ere. Zita asteazken honetan izango da, Bergarako gaztetxean. Txapa Irratira ere Bahituko dugu norbait eta egingo diogu elkarrizketatxoren bat. Etorri nahi duenak ateak zabalik dauzka!!!


TXAPA JAIA

txapa 1456153218942 txapabloga | 2007-06-06 13:27

Badakizue Txapa Irratia Bergarako Gaztetxean dagoela, kartzelatik emititzen dugu azken urte hauetan. Txapa jai berri bat antolatu dugu, baina testuinguru berezi batean kokatu behar dugu berau.  Bergarako Gaztetxearen 7. urteurreneko egitarau barruan txertatu dugu ekainaren 16an izango den txapa jaia.  Bazkari begetarianoa, hitzaldi tertulia eta amaitzeko; Txapa Jaia, gaua musikaz buztitzeko! Gonbidatuta zaudete guztiok! kontzertua zuzenean botako dugu fmko 97.25ean eta arrosa sarera ere igoko dugu beste txapako kontzertu guztien moduan!       ...


Tas-Tas Irrati Libreak mintegia antolatu dugu Ekainaren lehenengo astebururako, honako izenburupena:  Irratigintza alternatiboaren erronka berriak, Irrati Libreak eta gizarte eta lege aldaketak aurrez aurre.


San Joxepeko berriketak Txapa Irratian   Orain dela hilabete batzuk hasi ginen Txapa Irratiko irratsaio bitxi eta polit batekin. San Joxepeko berriketak. Irratsaio honetan herriko jubilatuak dira protagonista eta San Joxepe jubilatuen elkarteko lagunak hizlariak.  Irratian esperientziadun ahotsak behar genituela eta... irratsaio batean mahai inguruko urte kopurua zenbatuz atzera jausiko ginateke!   San Joxepeko berriketetan jubilatuen elkarteko berriak izaten dira nagusi, baina  bestelakoak ere izaten ditugu, Markos Labaienek  bertsoak kantatzen dizkigu ia irratsai...


   Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen   kontzertuen barnean, udako oporrak hartu aurretik Ekainean 2 kontzertu antolatu ditugu Bergarako gaztetxian.  Ekainak 16 Larunbata 23:00etan,rock & roll jaia:  Iruñeatik datozen ROYAL CANAL (Iñigo firehead-en (mermaid,basque country pharaons, atom rhumba,...) talde berria.Arrasate eta Oñatitik datozen MC6 (mc5 taldearen bertsioak) eta Azkenik Bergarako BLACK SHEEPS taldea.Denbora baten kontzertuak emateari lagata egon dan taldea.Bukatzeko Mansillaren eskutik rock&roll festa.  &n...


Pasa den maiatzaren 9an Irratsaio berezia izan genuen Txapa irratian. Jardun euskara elkarteko euskara errefortzuetako etorkin gazteek irratsaio berezia prestatu zuten; musika kantarien aurkezpenak...    Batzuk hilabete bakarrik doaz Bergaran, beste batzuk  urtebe pasa baian guztiek egin zuten euskaraz eta irratsaio txukuna egin gainera!