Beste kontzertu bat!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2007-06-18 10:56

Txapa Irratiak jaian antolatu zuen Gaztetxeko urteurrenaren barruan Royal Canal eta MC6 izan genituen kartzelako 7. urteurrena ospatzeko. Aste bukaera honetan eren beste kontzertu bat antolatu dugu. Bera ingurutik On Benito etorriko dira:

BENITA, ez zen gizon bakarreko emakumea. Horregatik, bere semeek lotura bat izan zezaten, denei, BENITO izena jarri zien. Benitak musika aunitz matte zuen, eta semeekin ordu luzeak ematen zituen irratiaren ondoan. Istorio kontalari ederra ere bazen eta, 30. hamarkadako bluesmen zaharren istoriak kontatzen zizkien semeei, musikaren hazia ereinez. Musikazale amorratuak bilakatu ziren hauek, 50. hamarkadako rock ´n rolla matte zuten batez ere. Amaren irakaspenei esker, han hemenka dabiltza musika jo eta joz gaur egun. Hona hemen ON BENITO

Azkoiti Azpeiti ingurutik berriz izen motzeko talde bat JO. Musika euskalduna rock &rolla San Juan besterarako!

Anima zaitez eta etorri Txapako Kontzertu berri honetara!

 


Utzi iruzkina: