San Joxepeko Berriketak

txapa 1456153218942 txapabloga | 2007-05-18 10:29

San Joxepeko berriketak Txapa Irratian

 

Orain dela hilabete batzuk hasi ginen Txapa Irratiko irratsaio bitxi eta polit batekin. San Joxepeko berriketak. Irratsaio honetan herriko jubilatuak dira protagonista eta San Joxepe jubilatuen elkarteko lagunak hizlariak.  Irratian esperientziadun ahotsak behar genituela eta... irratsaio batean mahai inguruko urte kopurua zenbatuz atzera jausiko ginateke!

 

San Joxepeko berriketetan jubilatuen elkarteko berriak izaten dira nagusi, baina  bestelakoak ere izaten ditugu, Markos Labaienek  bertsoak kantatzen dizkigu ia irratsaio oro eta Luis Alberdik, 85 urteko Bergarako Elusuarrak bere humoreaz janzten ditu uhinak.

Hona hemen froga moduan azken irratsaioan grabatu genituen bi bideo.

 

Irratsaio hilabeteko lehen astelehenean egiten dugu, arratsaldeko 7:30ak inguruan.

 


Utzi iruzkina: