txapabloga

Azken asteburuan Bergaran Taun Taun taldeak antolatutako Txotxongilo Mostra ikusteko aukera izan dugu, bederatzigarrena, eta aurrekoetan bezala Txapa bertan egon da ikusleen, antzezleen, antolatzaileen eta beste hainbaten iritziak jasotzen. Guzti hau bildu eta hiru irratsaio berezi egin ditugu Mostraren inguruan, ostegunetik aurrera eta iganderarte entzuteko aukera edukiko duzuena arratsaldeko ordubietan, lauretan eta seiretan 97.25FMan eta internetez. Bestalde, Anita Maravillas-en Los Sueños de Leonor izeneko lana zuzenean emititzeko aukera ere izan genuen eta norbaitek galdu bazuen, egun ...


Azken sei hilabetetan ixilik eduki izan dugu interneteko emisioa, kartzelako izpirituak ordenagailu barneko japonesitoaren jabe egin eta hainbat arazo izan ditugu makinekin. Kalean ere entzun izan dugu interneteko emisioa faltan botatzen zituzten ahotsak, nahiz eta hasiera batean oihartzun handiegirik ez eduki. Guzti hau kontutan izanda, kurtso berrirako izpirituak uxatu eta japonesitoa berriz ere lanean jarri dugu merezitako opor hauen ostean, hau da, interneteko emisioa berriz ere martxan dago!! Zaudeten tokian internetera konexio bat baldin baduzue, Txapa Irratia zuekin egongo da. Argibi...


txaparrada

txapa 1456153218942 txapabloga | 2008-06-24 19:04

      24 urte daramatza Txapa irratiak bergararrei txapada ematen, urte guzti hauetan gora-behera ugari, momentu indartsuak baita ahulak ere, asanblada jendetsuak eta bi pertsonez osatuak ere egon dira. Gaur egun teknologia berrien laguntzaz eta irratikideon ilusio eta gogoekin kalitatezko Irrati libre bat daukagu! entzun bestela duda egiten duzuenok!   Urte guzti hauetan mikro aurrean jarri den pertsona orok jarri du kasete bat, diska bat, cd bat edo azken aldian zuzenean ordenagailutik  musika pistaren bat. Txapako mikroetatik pasa garen guztiok mugitu dugu burua...


Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean Maiatzak 23 Ostirala gabeko 22:30etatik aurrera BORROKAN,THE PANIKS eta MARA taldeak izango ditugu Bergarako gaztetxian.                                                                      ...


Aurretik izan genituen arazo teknikoak konpontzeko ezintasunaren aurrean, eta arazo berriak sortu zaizkigulako, momentuz interneteko emisioa eten egingo da. Hauek konpondu bezain laster ekingo diogu berriz ere interneteko emisioari, bitartean, betiko frekuentzian entzun gaitzakezu, FM-ko 97.25-ean hain zuzen. Barkatu eragozpenak.


Txapa Irratia internetez entzuteko ohitura hartu baduzue, konturatuko zinaten azken aldian emisioa ez dela behar bezala egiten. Ordenagailuarekin dauden arazo teknikoak direla eta emisioa jausi egiten da, beraz, hau konpondu arte (ahal bezain laster, noski) modu intermitentean emititzen egongo gara. Entzutea nahi izanez gero eta ez bada konektatzen, izan pazientzia eta beste batean saiatu.


Urtean zehar antolatzen dittugun kontzertuen barnean, Otsailak 16 Larunbata 23:00etatik aurrera Bergarako gaztetxian CAPTAIN NEMO ETA FUNTASTIC PLANET taldeen kontzertua izango dou. Gorputza eta mamia dute Captain Nemoren abesti berriek. Ez bilatu lehen diskoko abiadura, ezta zuzentasuna ere. Bai ordea, punk errabiaduna eta gitarzalea. 1280 Euskal Hiria izenburupean bildu dituzte kantuok. Nautilus berriz itsasoratu da eta gidari berriak ditu gainera. Aurrerantzean, Xabi Señor No sartuko da bigarren gitarra jole bezala.  Funtastic planet ,berriz,Tolosaldeko talde gaztea da.Patxi Azpiro...


Ordubeteko irratsaioa nahikoa ez zela iruditzen zitzaidan eta Itzali Telebistako blog propioa sortzea erabaki nuen. Irratian esaten denaren osagarri bezala jaio da blog hau, irakurtzen diren testuak eta programa osoak eskuratzeko bide bat bezala. Baina kontuz! Bide hau ez da zentzu bakarrekoa. Egindako programei buruz zerbait esatea nahi baduzue, bertan jarri ditzazkezue zuen iritziak, ideiak, epaiak edo testuek burura ekartzen dizueten edozer gauza. "Nik badut pertsonaia horri zerbait esateko baina ez dakit nola!!" Ba orain http://www.blogak.com/itzalitelebista webgunean izango duzu niri z...


Abenduak 15 larunbatean 23:00etan Beratik datozten SEXTY SEXERS eta ON BENITO Bergarako gaztetxian. 2001eko ondarrean sortu zen musika taldea Beran, Nafarroan. Gazte gaztetatik hasi ziren Ameba izenpean euren burua ezagutaraziz. Maketa bat argitaratu zuten 2004ean eta hainbat bildumatan parte hartu ondoren, lehen disko luzea kaleratu zuten 2006ko otsailean. Andoaingo Garate estudioan grabatua Martxel eta Kaki Arkarazorekin batera, bertan punk-rock indartsua rock pisutsuarekin nahasten da. Kantu propioak eta bideoklip dotorea. "Urkamendi blues" bigarren lan luzean aldiz, punk rock...


Bergarako AHT-ren aurkako taldeak Azaroak 22,23 eta 24an antolatu duen AHT-an aurkako asteburua dela eta irratsaio berezia egingo dugu Azaroak 21 Asteazkena gaueko 22:00etan.AHT-an proiektua nola dauan azalduko digute eta noski asteburuko ekintzen berri ere bai. AHT-AN AURKAKO ASTEBURUA BERGARAN Egitaraua:                  Azaroak 21 Asteazkena 22:00etan irratsaio berezia TXAPA irratian FM 97.25ean. Azaroak 23 Ostirala 17.00etan Urbinako ekintzen panel informatiboa San martin plazan. 19.30etan bilera...