txaparrada

txapa 1456153218942 txapabloga | 2008-06-24 19:04

 

 

 

24 urte daramatza Txapa irratiak bergararrei txapada ematen, urte guzti hauetan gora-behera ugari, momentu indartsuak baita ahulak ere, asanblada jendetsuak eta bi pertsonez osatuak ere egon dira. Gaur egun teknologia berrien laguntzaz eta irratikideon ilusio eta gogoekin kalitatezko Irrati libre bat daukagu! entzun bestela duda egiten duzuenok!

 

Urte guzti hauetan mikro aurrean jarri den pertsona orok jarri du kasete bat, diska bat, cd bat edo azken aldian zuzenean ordenagailutik  musika pistaren bat. Txapako mikroetatik pasa garen guztiok mugitu dugu burua,  gorputza,  jarri dugun abestiaren letra abestuaz, irratiak eskaintzen digun intimitate magiko horrekin; bakarrik zaude baina besteekin, entzuleekin batera flipatzen duzu...

                                             

Txapako irratsaioetan oso musika ezberdina entzun izan da, beti ere irratsaioaren arduradunek aukeratzen dutena. Dena den Bergarako irrati moduan, bergarako musika taldeekin konpromiso bat daukagula sentitzen dugu, bergarako musika aireratu nahi dugu, ehundaka gaztek beraien entsaiu lokaletan egiten dutena, maketetan kaleratzen dutena, proiektu ezberdinetan sortu dutena… Honegatik antolatu dugu txaparrada musikal hau, bergarako egungo musika sorkuntza batu eta kaleratzeko, herriko irratian herriko musikak islada izateko, busti gaitezen txaparrada fresko honekin musikaz blai egin arte!

            

Txapa irratia 2008

Zure abestia jarri nahi? Etorri eta egin irratsaioa!

 

                             

 TXAPARRADA MUSIKALA

 

 TXAPA IRRATIAK herriko musika talde eta bakarlariekin KD bat ateratzeko proiektua jarri dau martxan. Hasiera baten, gaztetxean
momenturarte grabatutako kontzertuak aprobetxatzia zan asmua, baina talde danak ez zeudenez gehienak batzeko asmoarekin.

Uztailak 4 eta 5ean kontzertu maratoi bat egitea erabaki dogu,Bergarako musika talde zein bakarlariekin Bergarako gaztetxian,egun
hoietako zuzenekoak ahal dan onduen grabatu eta  talde bakoitzaren kantu bat izango zeban kd bat ateratzia da asmua. Talde bakoitzak aukeratuko dau berak nahi daben kantua. Kontzertuak 20 minutukoak izango dira. KDa liburuxka/fanzine batekin osatuko dou, talde bakoitzan informaziño, kantuen hitzak, argazkixak e.a-ekin. 

                                    

Kontzertuko sarrera dohainik izango da,baina proiektua aurrera eramateko eta txapa irratiarentzat 3 Euro-ko bono laguntzak egongo dira eskuragai gaztetxian bertan.Kontzertua FM 97.25ean zuzenean emango da.


Utzi iruzkina: