TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:OTSAILAK 16:CAPTAIN NEMO ETA FUNTASTIC PLANET

txapa 1456153218942 txapabloga | 2008-01-28 18:54

Urtean zehar antolatzen dittugun kontzertuen barnean, Otsailak 16 Larunbata 23:00etatik aurrera Bergarako gaztetxian CAPTAIN NEMO ETA FUNTASTIC PLANET taldeen kontzertua izango dou.

Gorputza eta mamia dute Captain Nemoren abesti berriek. Ez bilatu lehen diskoko abiadura, ezta zuzentasuna ere. Bai ordea, punk errabiaduna eta gitarzalea. 1280 Euskal Hiria izenburupean bildu dituzte kantuok. Nautilus berriz itsasoratu da eta gidari berriak ditu gainera. Aurrerantzean, Xabi Señor No sartuko da bigarren gitarra jole bezala. 

Funtastic planet ,berriz,Tolosaldeko talde gaztea da.Patxi Azpiroz (kitarra),Txomin Azpiroz (baxua),Iñaki Larrea (bateria)etaIker Pinillos (ahotsa) osatzen dute taldea eta beraiek ekoiztutako lehen lana aurkeztera datoz.

kontzertua zuzenean entzuteko aukera Txapa irratian FM-ko 97.25ean eta internet bidez http://www.txapairratia.org/  webgunean.


Utzi iruzkina: