Interneteko emisioa berriz ere martxan!!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2008-09-05 16:20

Azken sei hilabetetan ixilik eduki izan dugu interneteko emisioa, kartzelako izpirituak ordenagailu barneko japonesitoaren jabe egin eta hainbat arazo izan ditugu makinekin. Kalean ere entzun izan dugu interneteko emisioa faltan botatzen zituzten ahotsak, nahiz eta hasiera batean oihartzun handiegirik ez eduki. Guzti hau kontutan izanda, kurtso berrirako izpirituak uxatu eta japonesitoa berriz ere lanean jarri dugu merezitako opor hauen ostean, hau da, interneteko emisioa berriz ere martxan dago!! Zaudeten tokian internetera konexio bat baldin baduzue, Txapa Irratia zuekin egongo da. Argibide gehiago, irratiko webgunean aurkituko duzue, "entzun irratia" esaten duen tokian, edo bestela, hemen.
Aro digitalean Bergarako ahotsak munduan ere bere lekua badutelako.


Utzi iruzkina: