txapabloga

programazioa

txapa 1456153218942 txapabloga | 2006-12-04 17:52

Programazioa! Urteak daramatza Txapak, frekuentzia modulatuko 97.25an eta gaur egun esan dezakegu irrati entzungarri bat, kalitatezko bat! (zergatik ez esan) izatea lortu dugula. Aspalditik emititzen dugu 24 orduan eta herriko irratsaioei beste irrati libreetako ahotsak gehitu zaizkie arrosa irrati sarearen bitartez, teknologia berrien taula gainean egiten dugu surfa irrati uhinen gainean! Egun, hamar irratsaio ekoizten dira txapan, hauei beste irratietatik inportatzen ditugunak gehituz  gure parrilla osatzen da:  Berbenir irratsaioko kalitatezko soinuak, espiralean dabilen irrat...


Abenduak 16 Larunbata,ATOM RHUMBA,HOTDOGS,LAS CULEBRAS ETA BESTE BI TALDEEN KONTZERTUA Bergarako gaztetxian. kontzertu honetako irabaziak, bost urteko Ariane neska bergaratarraren garuneko minbiziaren aurkako tratamenturako bideratuko dira. Bide batez jakinarazten da, laguntzak batzeko, hurrengo bi kontu korronteak ireki direla: Kutxa: 2101 00 70 89 0134501733 Euskadiko Kutxa: 3035 00 09 19 0090078448 Informazio gehiagorako: www.arianeappeal.com


Txapa irratiko obserbatorixo metereologikua martxan jarri da.Udaberriarekin batera hasi eta urte osoan zehar, hilabetero eta ilargiaren pista jarraituz haizearen etorkizuneko nondik norakoa komentauko ditugu.Irratsaioan Azurren esperientziak, entzungai egongo dira. Saio hauek ilargiaren il´berri eta il´bete arratsaldetan izango dira. Gure Paradisuko hurrengo saioa: Urtarrilak 11 Eguena 19:30etan. Haizeak, Abenduaren 19tik (il´berri) Urtarrilaren 19ra (il´berri). Haize dominanteak: Ipar ta Ekialdekoak eta Ipar ta Mendebaldekoa izango dira. Haize dominante hauek marea biziko egunetan izan ez...


 Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean,hurrengo bisita ANARI taldearena izango da. Abenduak 3 Igandean izango da hori arratsaldeko 20.00etan. Kantautore berba folk-ari lotu zaio beti Euskal Herrian. Anariren sustraiak, aldiz, bestelakoak dira. Ahots tenkatuak, doinu goibel eta bakartiak, hitz biluziak eta atmosfera ezerosoak aurkitzen dira bakarlari honenkantuetan. Partaideak: Anari Alberdi:Ahotsa eta gitarra,Mikel Abrego: bateria , Drake : Baxua ,Jomes : teklatua,gitarra,Zerra,...,eta Borja:gitarra.Diskografia:Habiak (esan ozenki),Anari ta Petti (met...


Txapako mikroek Bergarako jubilatuen ahotsa entzuteko gogoa zeukaten, baita irratiko entzuleok ere! Honegatik  San Joxepe elkartekoak gonbidatu ditugu Txapan irratsaio bat egitera.Lehengo froga egin genuen eta espero dugu aurrerantzean  irratsaio gehiago egin eta Irratiko mikroetan esperientzia handiko jendea entzutea. Zergaitik ez jubilatuak TXAPAN?  


  object width="425" height="350">


Arratsaldeko 19:00etatik aurrera kontzertua : PEDRE,LARRA ETA GARATE bakarlariak , MAHASTER RIVER , ROTTEN TEENAGERS ETA SUPERCOOLS ETA ondoren DJ KRC.Sorpresa gehiago egongo dira. kontzertu honetako irabaziak, bost urteko Ariane neska bergaratarraren garuneko minbiziaren aurkako tratamenturako bideratuko dira. Bide batez jakinarazten da, laguntzak batzeko, hurrengo bi kontu korronteak ireki direla: Kutxa: 2101 00 70 89 0134501733 Euskadiko Kutxa: 3035 00 09 19 0090078448 Informazio gehiagorako: www.arianeappeal.com


Txapa irratiko denboraldi berriko programazioa ikusgai daukazue programazio atalean.Zuk programan bat itxia nahi bozu animau eta gerturatu gaztetxera Larunbatetan goizeko 12:30etan.


Txapa irratiko kontzertuen programazioaren barne Azaroak 3 Ostirala gaueko 23:00etatik aurrera N.C.C eta THE RIPERS taldeen kontzertua izangou Bergarako Gaztetxian. N.C.C Donostiarrak La Perrera taldearen soinua jaso dute herentzian, eta La Banda Trapera del Río taldearekin alderatu dute batzuek. Tresnei dagokienez, punk eskolatik edaten dute, eta letrak adimentsuak, zuzenak eta bakunak dira. Zuzenean lortzen duten bizitasunari oso talde gutxik heldu ahal diote. Eneko Etxeandia (ahotsa) ,Iker Illarramendi (gitarra), Arturo Ibañez (gitarra),Arturo Zumalabe (bateria)eta Gonzalo Ibañez (bax...


aurkezpena

txapa 1456153218942 txapabloga | 2006-05-17 10:38

Txapa irratia,irrati libre gehienak bezala, 80.hamarkadan jaio zen,1984. urtean hain zuzen ere, beraz 20 urte beteak eta ospatuak ditugu jada!!.  Haseran, garai artako txaposoak  herriko sindikatu batek utzitako lokalean hasi ziren emititzen beraien irratsaioak, eta 1989an udaletxearekin lortutako akordio baten ondoren, udalaren jabetzapeko lokal batera pasa zen emisio zentrua.Zabalotegiko dorretxearen azpiko kobazulora!!!  Urte guzti hauetan, hainbat jende ezberdin pasa da, mota guztietako programak egin direlarik: musika, kultura, ekologia, etabarri buruzkoak. Egun 27 irrat...