NUEVO CATECISMO CATOLICO ETA THE RIPPERS TALDEEN KONTZERTUA
Txapa irratiko kontzertuen programazioaren barne Azaroak 3 Ostirala gaueko 23:00etatik aurrera N.C.C eta THE RIPERS taldeen kontzertua izangou Bergarako Gaztetxian. N.C.C Donostiarrak La Perrera taldearen soinua jaso dute herentzian, eta La Banda Trapera del Río taldearekin alderatu dute batzuek. Tresnei dagokienez, punk eskolatik edaten dute, eta letrak adimentsuak, zuzenak eta bakunak dira. Zuzenean lortzen duten bizitasunari oso talde gutxik heldu ahal diote. Eneko Etxeandia (ahotsa) ,Iker Illarramendi (gitarra), Arturo Ibañez (gitarra),Arturo Zumalabe (bateria)eta Gonzalo Ibañez (baxua)osatzen dute taldea.diskografia: Nuevo Catecismo Católico (Goo Records) En llamas (Goo Records), Aún no habeis visto nada (No Tomorrow Records) ,Generación perdida (No Tomorrow Records), Scarred for life (Punch Records) To hell & back (Punch Records) ,100 % Punk Rock Superfight!!! (Lp) - Split W/Safety Pins (H Records), 1530 segundos de... (No Tomorrow Records. THE RIPPERS taldea berriz bartzelonatik dator,eta beraien lan berria aurkeztera gerturatuko dira . diskografia:I'VE GOT A GUN 7" EP, 1996,WILD LIFE / FIREBALL 7", 1997,EVIL CD, 1998,XAFACAPS 7" EP, 1999,NO MÖRT CD, 2002,INVERTEBRÄT CD / LP, 2004 ,RAW EVIL 7", 2005.Bergarako gaztetxera egingo duten bigarren bisita izango da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: