programazioa
Programazioa!
Urteak daramatza Txapak, frekuentzia modulatuko 97.25an eta gaur egun esan dezakegu irrati entzungarri bat, kalitatezko bat! (zergatik ez esan) izatea lortu dugula. Aspalditik emititzen dugu 24 orduan eta herriko irratsaioei beste irrati libreetako ahotsak gehitu zaizkie arrosa irrati sarearen bitartez, teknologia berrien taula gainean egiten dugu surfa irrati uhinen gainean!
Egun, hamar irratsaio ekoizten dira txapan, hauei beste irratietatik inportatzen ditugunak gehituz gure parrilla osatzen da: Berbenir irratsaioko kalitatezko soinuak, espiralean dabilen irratsaio eroa eta Izarretara eta ilargira ere eramaten gaituzten doinu klasikoak, guztiak astelehenetan aurki ditzazkegu.
Asteartetan Otxokoren kurruskituak iluntzea alaitzen digu, beti ere gairen bat astinduz eta ondoren Bergarako Gaztetxean egindako Kontzertuen errepikapena (elkarrizketa eta kontzertuak).
Asteazkenean goizean goiz eta neuronen ordena desordenatzeko Eibarreko irratsaio zoroena eskaintzen dizuegu Gora Euskadi Chistulari! (Gech) matrallako irratiari lapurtutako irratsaio, Iluntzean berriz Dabillen harrixak eta Ametsetako lurrak musikaren alderdi ezezagunak erakusten dizkigute, bakoitzak bere estilo eta ahotsarekin. Eguna amaitzeko Hala beditik Oreka-Desoreka elkarrizketa ardatz duen irratsaioa.
Ostegunetan, irrati piratetako irratsaio klasiko bat, Mar de Fuegitos Tas-Tas irrati libretik inportatua, ondoren, gazte sareako uhinek gure diala zulatzen dute 20:30etan Irauli Uhinak eta herriko ahotsen kolaxak ematen die jarraipena, eguna amaitzeko Oiartzungo Goiko eskolatik bidaien inguruko irratsaioa.
Aste bukaerari sarrera gisara Musikaren gerrillak ahotsa eskatzen du. Musigerrillak bere iraultza egiten du Txapa irratian, ondoren Nafarroako kronikak Argizirin Aitaldian eta Hala Bediko ortzadarrak mitologia munduan barneratuko gaitu eguna amaitzeko.
Zapatuan Jailhouse Rock kalitatezko musika eta literatura, Txapako klasiko bat 18:00etatik aurrera eta ondoren irratsaio internazionalista Adesalambrar (Hala-bedi).
Astea amaitzeko telebista kentzeko aitzakia Itzali telebista! Irratsaio berrian, ostean, soinu errepublikarrak, Soinuen Errepublika! eta astea gogotsu amaitzeko historiari begiratzen dion Hala-Bedi irratiko Zaharrak Berri irratsaioa.
Aurkeztu ditugun irratsaio guztiak errepikatzen ditugu eta ez behin bakarrik gainera, beraz badago ahotsik txapa irratian, orain zurea txertatzea falta da, anima zaitez , egin irratsaioa eta parte hartu Txapa Irrati librean!
Txapa Irratian teknikoak, esatariak, neskak, mutilak, gazteak, edadetuakā¦behar ditugu, ahotsak behar ditugu mikroak elikatzeko, herritarron ahotsa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: