Datorren Maiatzaren 5ean Gabeko 22:30etatik aurrera TXAPA IRRATIAK antolatutako JAI ELEKTRONIKOA izangou Bergarako gaztetxian. Bertan talde hauek ikusi eta entzuteko aukera izango dou: YOTOX, KRELL eta FAIRLIGHT Gogoratu,edozein gauzagatik gaztetxera gerturatzeik ez badaukazu, irratian zuzenean entzuteko aukera izango dozuela FM-ko 97.25ean.
The Clash taldeari buruzko tertulia izango dugu datorren ostegunean Bergarako Gaztetxean. Honetarako paddy Rekalde izango dugu, taldeari buruz idatzi duen liburua aurkezten. bide ezberdinak ikusgai egongo dira eta azkenik kontzertu akustiko bat egingo da, the cjlash taldearen bertsioekin. Txapa irratian ere irratsaio bereziak eskainiko ditugu, The Clash taldea oinarri hartuta.
The Clash taldeari buruzko tertulia izango dugu datorren ostegunean Bergarako Gaztetxean. Honetarako paddy Rekalde izango dugu, taldeari buruz idatzi duen liburua aurkezten. bide ezberdinak ikusgai egongo dira eta azkenik kontzertu akustiko bat egingo da, the cjlash taldearen bertsioekin. Txapa irratian ere irratsaio bereziak eskainiko ditugu, The Clash taldea oinarri hartuta.
Asteazken honetan, martxoak 21, Argentina izango da gaia Bergarako Gaztetxean, bertan Alejandra Ceciaga eta Luciano Rossini egongo dira biak “fabricas Recuperadas”eko kideak. Tertulia eta zine foruma arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, eta Argentinako estatu golpea izango da jorratuko den gaietako bat.
Orain dela urte batzuk, urte dexente..., txapa irratia oraindik raskazielo azpiko kobazuloan zegoenean, hezetasunak itota, japonesik oraindik ez genuenean, emisioa 20 metro karratura zabaltzen genuenean, egoera kaxkarra baina aldi berean bizia genuenean, irratiko kideok bilera dei bat jaso genuen, euskal herriko irrati libre eta euskaldunei deitzen zitzaigun bertara. Han joan ginen, Txapa irratiko espedizioa, Barriara, bertan Joxemi Zumalabe fundazioak antolatuta Euskal Herriko komunikabideen hausnarketara,. Eta flipatuta den handi gelditzen baitzitzaigun, entzun ge...
Bap! musika talde bat. Edo zerbait gehiago? Bap!ek ez zigun musika, ingurua, ulertzeko modu bat erakutsi, ez molde bat, ez bizitzeko modu bat, ez filosofia bat, ez..., baina bai! Bap! taldeari buruzko liburua idatzi du Joxi Ubedak. Musika taldea bainio gehiago bere kontestuari buruz idatzi du, talderen bilakaera, bere musikaren garapena eta ingurua; gaztetxeak, kontzertuak, irrati libreak, fanzineak... Guzti hau aztertuko dugu Bergarako Gaztetxean martxoaren 22an, arratsaldeko 19:30etan. Taldearen bideoak ikusi eta “BAP bai edrerki” izeneko liburuaren aurkezpena eta ter...
Jardun euskara elkarteko etorkin gazteen taldea izan genuen bisitan Txapa Irratian. Gustura ibili ziren, kuña bat grabatu irratiaren funtzionamendua nolakoa den ikusi eta irratigintzarako lehen urratsak eman zituzten. Laster egingo omen dute lehen irratsaioa eta euskaraz gainera. Irratia euskalduntze prozesuan tresna eraginkorra izan daiteke bai entzule bai eta mikro aurrean jartzen denarentzat.
Irratsaio berria Txapa Irratian San Joxepeko berriketak izango da Txapa irratiko irratsaio berria. Irratsaio honetan San Joxepe jubilatuen elkarteko kideak izango dira protagonista eta gidari ere. Beraien kontuak, antolatutako ekintzak, pertsonaia bereziei elkarrizketak... Irratsaioa hilabeteko lehen astelehenero izango da, arratsaldeko 7:30etan.
tagzaniapaste Tagzania: satza
Pasa den urtean ere, beste behin Txapa irratiko kalabaza ibiltaria Bergarako kaleetan zehar ibili zen gabon egunean. Kantatu ez baina kantea ematen dugu eta gustura gainera. Beste behingoz kalabazarekin irten eta jendearen apustuak jaso genituen, zenbat pisatzen du kalabazak? Aurten bat ez, bi kalabaza atera genituen eta apustuak ehundaka izan ziren, Irabazleak Uxue Amasorrain eta Miren Berraondo izan ziren, beraiek asmatu zuten kalabaza bakoitzaren pisua. Txapa irratirako autofinatziazio ekintzaz gain ondo pasatzea da helburua, eta lortu genuen beste behin ere; earki pasatu ...
Txapa Irratiaren bloga, Uhin piratek sarea ere okupa dezatela. Komunikazio eredu ezberdin batengatik. TXAPA IRRATIA!
TXAPA ETA TXAPAKIDE IZAN ZATEN GUZTIEI:ZORIONAK!!!!!ta urte asko bete, yeahhhh ....