arrosa irrati sarea

txapa 1456153218942 txapabloga | 2007-03-16 13:16

Orain dela urte batzuk, urte dexente..., txapa irratia  oraindik raskazielo azpiko kobazuloan zegoenean, hezetasunak itota, japonesik oraindik ez genuenean, emisioa 20 metro karratura zabaltzen genuenean, egoera kaxkarra baina aldi berean bizia genuenean,  irratiko kideok bilera dei bat jaso genuen, euskal herriko irrati libre eta euskaldunei deitzen zitzaigun bertara.

 

Han joan ginen, Txapa irratiko espedizioa, Barriara, bertan Joxemi Zumalabe fundazioak  antolatuta Euskal Herriko komunikabideen hausnarketara,. Eta flipatuta den handi gelditzen baitzitzaigun, entzun genituen irratien arteko elkarlana gauzatzeko beharra, sarea sortzeko asmoa, guztion zerbitzura legokeen ekoizpen zentro baten ideia...

 

Bilera hari beste batzuek jarraitu zioten, mordoxka bat, baina proiektuari izena eman zion Zuberoako Arrosa herritxoan hartu zen benetako erabakia , zerbait egin behar genuen eta oinarriak jarri genituen. Txapa irratia ere pixkanaka bazihoan hobetzen, emisio esparrua zabaldu genuen, emisora berria erosi genuen, jaietan lortutako diruarekin, Japonez berri bat ere, ordenagailu bitartez emititzeko, interneta, 24 orduko emisioa, gaztetxera trasladoa, geroko gauzak izan ziren.

 

Hasiera hasieratik egon da Txapa Irratia Arrosa proiektuan, berarekin batera joan da garatzen, aldatzen. Eta gaur egun, emititzen ditugun irratsaio asko, arrosa irrati sarearen bitartez beste irrati libre batzuetatik jasotzen ditugunak dira, Zaharrak Berri, Irauli Uhinak, Adesalambrar, GECH...

 

Arrosa sareari esker gure emisioaren kalitatea handitu dugu, musika beharrean edukiak eta onak gainera emititzen ditugu, eta irrati entzungarri eta kalitatezkoa lortu dugula esan dezakegu.

 

Gure irratsaioak ere beste herri batzuetan entzuten dira, Kolax, Soinuen Errepublika eta BErbenir hain zuzen.

 

Arrosa irrati sareak, orain arte, elkarlan izkutu bat izan denak, aurpegi publikoa du gaur egun, azaleratze  hori web gune batean gauzatu da, www.arrosasarea.org.

 


Utzi iruzkina: