Txapa Irratia

txapa 1456153218942 txapabloga | 2007-03-12 17:32

Jardun euskara elkarteko etorkin gazteen taldea izan genuen bisitan Txapa Irratian. Gustura ibili ziren, kuña bat grabatu irratiaren funtzionamendua nolakoa den ikusi eta irratigintzarako lehen urratsak eman zituzten. Laster egingo omen dute lehen irratsaioa eta euskaraz gainera. Irratia euskalduntze prozesuan tresna eraginkorra izan daiteke bai entzule bai eta mikro aurrean jartzen denarentzat.

 


Utzi iruzkina: