TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:EKAINAK 23 LARUNBATA:NC.C +LOBO ELECTRICO + SAFETY PINS
Txapa irrati libreak antolaturiko emanaldien barnean, N.C.C , LOBO ELECTRICO eta SAFETY PINS taldeak Bergarako gaztetxean ariko dira datorren Ekainak 23 Larunbata gaueko 22:30etan.
Kontzertu paregabea aurtengo denboraldiari amaiera emateko.
Datorren urtean gehixau eta hobeto!!!!!!!!
NUEVO CATECISMO CATOLICO Donostiako taldea Euskal
Herrian egin den punkrock musikaren adierazle nagusitako bat dugu. 1992.
urtean sortu zirenetik etengabeko aldaketak izan dituzte formazioan,
baina taldea beti mantendu izan da bizirik.Europako eta AEBetako
iraganeko korronteak barneratuta, moda guztien kontra beraien bidea irmo
finkatu eta taldea berrasmatzeko gai izan dira. Are gehiago, urteek on
egin diete. Bolada luze batez taldea geldirik egon bada ere, 20 urte
beteko dituen 2012 honetan indarberrituta dator NCC.
LOBO ELECTRICO taldeak ""Artefactos Mágicos" diskoa aurkezteko azken
txanpan da. 2010ean argitaratu zuen talde Tolosarrak honako diskoa, eta
geroztik, eszenatokietan ibili da esperma beltzeko gau liturjikoetan.
Un, dos, tres, Lobo!
SAFETY PINS taldea, berriz, urte askoren buruan, berriz ere igoko da taula gainera.Guantxek ,Mikel biffs-ek eta Juan-ek osatzen dute taldea
Kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratiaren
bidez. FM-an entzuteko, 97.25 sintonizatu beharko da Bergara inguruan,
eta internet bidez, http://www.txapairratia.org/ webgunearen bidez.
Oharra:Testua eta argazkia Musikazuzenean.com webgunetik hartuta
Iruzkinak
Utzi iruzkina: