txapabloga

martxoak 7 berbenir

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-03-07 17:18

Doinu elektronikoez inguraturiko saioa izango dugu gaurkoa. Baina beste hainbat estilo ere entzun ahal izango dira elektronikaz nahasturik, halanola, jazz-a, tangoa, pop-a... melodia anitzeko elektronika gaur BERBENIR-en.


otsailak 29 berbenir

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-02-29 17:44

4 artista beteranoren lan berrienak entzungo ditugu gaur BERBENIR-en. Adi egoteko irratsaioa izango da, musikaz gain, letra bikainak eskeintzen baitituzte beti, Albert Pla, Ruper Ordorika, Javier Krahe eta Leonard Cohen-ek.


I.Jardunaldiak izan arren Arrosa irrati sareak, bere sorreratik hainbat irratiren arteko elkarlana burutu du. Irrati bakoitzaren euskarazko irratsaioak elkarbanatzeaz gain, irratien arteko lankidetzaz eta auzolanaz aurrera egiteko bideak jorratu izan ditu bere jardunean. Otsailaren 25ean izango dira Irratiok Elkarlanean I.go Jardunaldiak Bergarako gaztetxean eta bakoitzaren tresnak zein ezagutzak trukatzea izango da jardunaldien asmo nagusia. Jardunaldiak goizeko 9:30etan hasiko dira harrerarekin eta 10etatik aurrera irratigintzari lotutako hainbat tailer praktiko izango dira. Eguerdi...


otsailak 15 bebenir

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-02-15 17:32

Aratuste hauetan, Bergarako gaztetxean bisita berezia izango dugu. Hawaiitik helikopteroan Thomas Magnum bibotedun mitoa, musika saio berezi bat eskeintzera datorkigu. Hau dela eta, giroan murgiltzen hasteko, ordubeteko aurrerapen sesio bat bidali digu gure gozamenerako. Sesio hontan blues, soul, funk eta beste hainbat estilo entzun ahalko dira. Denok pistara!


otsailak 8 berbenir

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-02-08 17:58

Hotzetik berora joko dugu gaur BERBENIR-en. Daukagun eguraldiarekin bat eginez, suediako jazzetik hasiko gara, doinu epelagoetara joteko, ea berotzen garen!


Jazz pixkat entzuteko garaia heldu da! Aspaldian estilo hau bazterturik geneukan, baina gaurkoan indarrez hartuko dugu. Jazz binilo mitiko batzuk hartu eta gozatzera!


Orain dela bi asteko musika klasiko irratsaioarekin gustora gelditu ez eta beste razio bat eskainiko dugu oraingoan. Bandarako pieza on batzuk aukeratu eta gaurkoan barrua betetzeko asmoz gaur egungo bandarako musikaz gozatuko dugu BERBENIR-en.


Txapa Irratiko metereologia zentroak ez digu biharko eguraldia zein den esango, baina natura behatuz hobe ulertzen lagunduko digu. Hori da Gure Paradisua izeneko irratsaioa, naturari zabaltzen diogun leiho bat. Aurtengo denboraldian ere egutegi eta guzti datorkigu, beraz, hemen jartzen dizuegu eskuragarri zuen etxean eduki dezazuen aurrerantzean egingo diren programak hobe jarrai dezazuen. Adi egon zaitezte asteazkenetan eta ostiraletan 19:30etatik aurrera gehiago jakin nahi baduzue!!


Gabonak goxo goxo hasteko, Soul eta Jazz munduan murgilduko gara gaurkoan BERBENIR-en. Izen haundiez inguraturik erraz iragango da gaurko saioa. Gurean izango dira: Sara Vaughan, Billie Holliday, Nina Simone, Sharon Jones, Louis Armstrong eta beste hainbat izar.


Kurt Vile, TV On The Radio, Inoren ero ni eta Capsula buelta buelta dabiltz azkenaldian gure etxeko musika aparatuan. BERBENIR-era ekarri eta bolumena altsatuko dugu, etxean baƱo ozenago entzunaz gozatzeko!!! IGO BOLUMENA!!