txapabloga

11-12-13 90seg

txapa 1456153218942 txapabloga | 2011-12-13 20:23

Gabonak gerturatzen dauden hontan nostalgia kajoitik atera eta doinu zaharretara joan gara. Eta, azken aurretiko introa ere estreinatu dugu. Beste bat gehiago eta introak egiteari utziko diot...Kantuen zerrenda:Blues Brothers - I Can't Turn You LooseArab Strap - Acoustic Request Show - IntroBrian Setzer & Tomcats - Rock This Town - Rumble In BrightonThe Beatles - Stars and Stripes - Twist and ShoutStray Cats - Jammin' With CatsThe Undertones - The Undertones - She Can Only Say NoMC5 - '66 Breakout - Break TimeThe Kinks - Kinks - RevengeThe Undertones - The Undertones - Casbah RockEric C...


Azaroaren 30an bost Bergaratar eta Arrasatear bat, tartean txapakideak eta Txapakide ohiak, Madrilen Auzitegi Nazionalean deklaratzen egon dira, pasa den korrikan, herriko presoen argazkiak eramatearren terrorismoa goratzea leporatu dietelako. Bertan deklaratzen egon ondoren epaileak hartuko duen erabakiaren zain gelditu dira. Txapa Irratitik, gazte hauei elkartasuna adierazi eta horrelako egoerak salatzea nahiko genituzke, presoen eskubideen aldarrikapena zilegia dela uste dugulako.


Azaroak 30 BERBENIR!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2011-11-30 17:49

Urteko lehen gonbidatua izango da gurean gaurkoan. Dentsitate handiko musikarekin datorkigu Jou. Mogwai, Shellac,massive attack,primus,tv on the radio,triangulo de amor bizarro,luger,the jesus and mary chain,el columpio asesino,capsula eta yakuzi-k "arinduko" dute asteazken hau.Egurra gaurkoan BERBENIR-en.


11-11-29 90seg

txapa 1456153218942 txapabloga | 2011-11-29 22:09

Sex, Drugs & PunkRock. Abiadura izan dugu protagonista gaurkoan, energia hutsa. Sarrera berria ere estreinatu dugu, Martina telesaileko hitz batzuk hartuta egindakoa.Kantu zerrenda:The Capaces - Amplifired - The Rage (Miren Gaztañaga "Martina"-ren hitzekin)Mutators - Kill Me - I'm not DownThe Distillers - Sing Sing Death House - Bullet and the BullseyeAbhinanda - Rumble - Shuffle the DeckEdit - Certified Air Raid Material - QuestionsThe Capaces - Amplifired - NoiseThe Supersuckers - The Evil Power of Rock 'n Roll - I Want the DrugsDwarves - Blood Guts & Pussy - Drug StoreRefused - T...


Azaroak 23 BERBENIR!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2011-11-23 18:39

Material berria ezagutzeko izango da gaurko tartea. Alemaniako nu jazz-arekin hasi, L.A Noire bideojokuaren soinu bandaren nahasketa batekin jarraitu eta Elliott Murphy eta Gecko Turner-en lan berrienak entzungo ditugu. Horretaz gain, Bing ji Ling eta Achilifunk ezagutzen hasiko gara. Genero freskoa gaur BERBENIR-en. 


90seg azaroak 22

txapa 1456153218942 txapabloga | 2011-11-22 21:53

Laugarren irratsaioan frenoa ondo zapaldu eta relax punto batera heldu gara. Hirugarren saioaren kontrapuntua.Aretha Franklin - Yeah!! In person with her quartet - This could be the start of somethingThe Beach Boys - The Smile Sessions - Good Vibrations (Inspiration): Western (1966-06-02) (Part 4)Camille - Le Fil - Janine IBadly Drawn Boy - About a Boy - Exit Stage RightKarratua Borobila Da - Karratua Borobila Da - UdaberriaIll Niño - One Nation Underground - Barely BreathingThe Beach Boys - The Smile Sessions - Good Vibrations: Sunset Sound (1966-05-24) (Part 1)Prefuse 73 - Everything She ...


90seg azaroak 15

txapa 1456153218942 txapabloga | 2011-11-22 21:16

Komentatu nizuen pazientzia beharko zenutela kantuen zerrendak eskuratzeko, eta oraingo honetan horrela gertatu da. Hirugarren alea atzeratu eta laugarrenarekin elkartu da. Hala ere, bi zatitan eskeiniko dizuegu. Hirugarren irratsaio hontan doinu azkarrak, gogorrak, biolentziaz beteak, eta beste hainbat zarata izan genituen, -core atzizkia duten hainbat estilo jorratuz.Aretha Franklin - Yeah!! In person with her quartet - This could be the start of somethingRa Ra Riot - Too Dramatic - Keep It QuietMinor Threat - Complete Discography - Guilty of being whiteBeastie Boys - Ill Communication - ...


Azaroak 16 BERBENIR!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2011-11-16 18:23

Bi astetan zehar eginiko txango afrikar hau amaitzeko bi herrialdetan egingo ditugu gaur geldiuneak. Lehenengoa, Kamerun-en, Muntu Valdoren musika fiñaz gozatzeko. Bigarren geldiunea, luzeagoa izango da. Mali-n egingo dugu, bertako lau artistaren musika entzuteko. Ali Farka Toure, Tuamani Diabate, Boubacar Traore eta Rokia Traorek sutrai berdinekin sorturiko musika doinu ezberdinen erakustaldia eskainiko digute gaur BERBENIR-en.


Txapa irratia 27. urtez ere uhinetan egongo da! FM 97.20an Bergarako irrati libreak komunikabide eredu ezberdin bat posible dela frogatuko du beste behin. Herritarrei irekia, asanbladan oinarritutakoa, librea, ez komertziala eta pirata!... Aurten ere gure  ezaugarriei eutsiko diegu eta teknologia berrietan eta Arrosa irrati sarean oinarrituta kalitatezko programazio bat eskainiko diegu Fm bitartez gurekin bat egiten duten Bergararrei eta internet bitartez entzuten gaituzten munduko hiritarrei! 2011-2012 denboraldian 14 irratsaio propio izango dittugu eta gure irratsaioez gain , Arro...


Azaroak 9 BERBENIR!!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2011-11-09 18:51

Afrikar musikari ezagunenetako batzuen doinuez lagundurik igaroko dugu gaurko ordua BERBENIR-en. Miriam Makeba, Salif Keita, Youssun Ndour eta Femi Kutirekin arratsalde atsegina pasako dugu gaurkoan TXAPA IRRATIAn.