TXAPA IRRATIKO DENBORALDI BERRIKO PROGRAMAZIOA

txapa 1456153218942 txapabloga | 2011-11-11 11:11

Txapa irratia 27. urtez ere uhinetan egongo da! FM 97.20an Bergarako irrati libreak komunikabide eredu ezberdin bat posible dela frogatuko du beste behin. Herritarrei irekia, asanbladan oinarritutakoa, librea, ez komertziala eta pirata!... Aurten ere gure  ezaugarriei eutsiko diegu eta teknologia berrietan eta Arrosa irrati sarean oinarrituta kalitatezko programazio bat eskainiko diegu Fm bitartez gurekin bat egiten duten Bergararrei eta internet bitartez entzuten gaituzten munduko hiritarrei!

2011-2012 denboraldian 14 irratsaio propio izango dittugu eta gure irratsaioez gain , Arrosa irrati sareko hainbat irratsaiorekin osatuko dugu gure parrillia.          

                      
                  

TXAPAKO IRRATSAIOAK

SASI GUZTIEN AZPITIK:

Bergarako gaiak jorratuko ditu eta txapako asanbladako irratsaioa izango da . Hilean behin Astelehenetan atsaldeko 21:00etan.

90 SEGUNDU

90seg minutu eta erdi baino gutxiagoko kantuez osatutako orduerdiko irratsaioa da, asteroko maiztasuna izango duena. Bertan, era guztietako musikak jorratuko dira. Asteartetan Arratsaldeko 19:30etan.(irratsaio berria).

AMETSETAKO LURRA

Ametsetako lurra gaur egun, hiru kide landutako saioa da.
Hemen dena lor, sor eta egin dezakegu. Izan ere, gure ideiak, emozioak,ametsak eta abar bideiaratzen ditugu. Hori bai, musikaren bitartez. Asteartetan arratsaldeko 20:00etan (15ean behin).

JAR ITZAZU TAPOIAK

Harcore musika inguruko irratsaioa da gehienbat, ikusi ditugun kontzertuetaz hitzegiten egoten gara eta datozen kontzertuetaz ere informatzen dugu... noiz behinka oparitxoren bat ematen dugu,egindako galderaren baten truke noski!!gonbidatuak ekartzen ditugu iritzi ezberdiñak izateko...kaña bizitzari!!!! Asteartetan gabeko 21:00etan (irratsaio berria)

BERBENIR

Urtebete mutu egon ondoren, berbenir irratsaioa bueltan da Txapa irratian. Zaharrenak, berrienak, azkarrak, geldoak, alaiak, tristeak, ezagunak edo ezezagunak. Klasikotik, elektronikaraino estilo eta doinu ugari entzun ahalko dituzu BERBENIR musika irratsaioan.Asteazkenetan arratsaldeko 18:00etan.

GURE PARADISUA

Txapa irratiko obserbatorixo metereologikua martxan jarri da. Udaberriarekin batera hasi eta urte osoan zehar , hilabetero eta ilargiaren pista jarraituz haizearen etorkizuneko nondik norakoa komentauko ditugu.
Irratsaioan Azurren esperientziak, entzungai egongo dira. Saio hauek ilargiaren il´berri, il´gora, il´bete eta il´behera arratsaldetan izango dira. Asteazkenetan 19:30etan ilargiaren arabera.

KOLAX

2005tik uhinetan dagoen irratsaio kontrainformatiboa. Elementu ezberdinez osatutako kolax radiofonikoak, gai sozialak, kulturalak... jorratzen ditu. Kolaxa sortzeko elkarrizketak, albisteak eta kolaboratzaile ezberdinen ahotsak tartekatzen ditu. Asteazkenetan gabeko 21:00etan.

HAUNDIKEITTAN

Umore irratsaioa.Ostegunetan arratsaldeko 20:00etan( 15ean behin)

GURASOAK

Gurasoak.com-en oinarritutako irratsaioa,Txatxilipurdi euskara eta aisialdi taldearen eskutik.Ostegunetan gabeko 21:15etan

KALEKO MOBIDA

Ekaitz Etxezarretaren eskutik punk-oi musika irratsaioa.Ostegunetan gabeko 22:00etan.

XELEBREGARA

Bergaran, bergaratarrak eta hain bergaratarrak ez dianon artian irtetzen dian xelebrekerixak, bi zapatutik batian, modu bitxi batian kontauko daben irratsaiua! Bazkal ondorengo kafetxua hartzen dan momentu horreitan telebista aurrian jarri ta gizurrak entzun biharrian, Txapa irratixa entzun ta gizurrak biharrian gure herriko berrixak jasoko ditxuzu, gertaerak, egitaraua..., ta hori dana inungo manipulaziño barik! ez dozula siñisten? ba egixa dala ikusteko probaik onena, Larunbatetan eguerdiko 15:00etan 15ean behin (irratsaio berria.

BERGARA SUTAN

Bergarako gazte asanbladaren irratsaioa, funtsean gaztetxearen proiektuak eta bertako ekitaldiak dute pisu nagusiena. Agenda eta gaztetxearen nondik norakoak errepasatzeaz gain ordea, gaurkotasuneko albisteak eta beste gai batzuk ere jorratzen dira beti ere musikaz lagunduta. Irratsaioa hilabeteko azken larunbateanatsaldeko 19:00etan.

TXAPA IRRATIKO ETA GAZTETXEKO KONTZERTUAK

Gaztetxean antolatutako kontzertuak zuzenean eta taldeei egindako elkarrizketak .Ostiral eta Larunbatetan kontzertuak daudenean.

ANUSASO

“Garapen pertsonalari eta osasunarekin zerikusia duten gai guztietaz hitz egingo duten profesional ezberdinak ezagitzeko aukera emango dizun irratsaioa da. Bizitzaren bideak aurkitzeko eskainia: maitasuna, zoriontasuna, atsekabea, beldurra….gure bizitza osatzen eta eragiten duen guzti hura. Zure bilaketari irtenbideak aurki dakizkiozun. Bereziki zuretzako sorturiko irratsaioa, zeure hazkunde pertsonalean eta zeure osasunean interesaturik zauden horrendako.” Igandetan gaueko 21:00etan. ( irrasaio berria)

Aurten gainera,Txapa irratiak , Unitate mugikorra ipiniko dau martxan eta herrian antolatzen diren hitzaldi ,mahai inguru ,...zuzenean entzun ahalko dira txapa irratiko uhinetan.

ARROSAKO IRRATSAIOAK

Irratsaio hauetaz gain Arrosa irrati sareko hainbat irratsaiorekin osatuko dugu gure parrilla.Musika,internazionalismoa,literatura,kultura,...Jorratzen dituzten irratsaioak.

Aurtengo berritasunen artean,Astelehenetik Ostiralera. arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara Zebra bidea Hala bedi,Tas tas eta Antxeta irratiak ekoiztutako Euskarazko magazina izango dou entzungai.

Iaz bezela goizean 7:30etan kalegorrian info 7ko magazina,10etan Suelta la olla, Hala bedi,Eguzki eta Tas-tas irratiko magazina eta 13:30etan eta 20:00etan Info 7ko albistegia izango ditugu entzungai.

Txapa irratia ,zuzenean entzuteko FM-an entzuteko, 97.20 sintonizatu beharko da Bergara inguruan, eta internet bidez, http://www.txapairratia.org/ webgunearen bidez.

                             

Txapa irratiaren denboraldi berriaren programazio aurkezpen kontzertua izango dou , Azaroak 18 Ostiralean atsaldeko 19:30etan Bergarako gaztetxian.

Programazio berria aurkeztuko dou eta ondoren Petti bakarlari Beratarra izango dou Gaztetxeko eszenatokian.

Kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratiaren bidez. FM-an entzuteko, 97.25 sintonizatu beharko da Bergara inguruan, eta internet bidez, http://www.txapairratia.org/ webgunearen bidez.



Utzi iruzkina: