TXAPA IRRATIAREN ELKARTASUN ADIERAZPENA
Azaroaren 30an bost Bergaratar eta Arrasatear bat, tartean txapakideak eta Txapakide ohiak, Madrilen Auzitegi Nazionalean deklaratzen egon dira, pasa den korrikan, herriko presoen argazkiak eramatearren terrorismoa goratzea leporatu dietelako. Bertan deklaratzen egon ondoren epaileak hartuko duen erabakiaren zain gelditu dira. Txapa Irratitik, gazte hauei elkartasuna adierazi eta horrelako egoerak salatzea nahiko genituzke, presoen eskubideen aldarrikapena zilegia dela uste dugulako.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: