TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:APIRILAK 2 BIZARDUNAK ETA JOSEBA IRAZOKI

txapa 1456153218942 txapabloga | 2011-03-24 20:17

Txapa irrati libreak antolaturiko emanaldien barnean, Joseba Irazoki eta Bizardunak taldea Bergarako gaztetxean ariko dira datorren apirilak 2 Larunbata gaueko 22:30etan

.Denboraldi bat emanaldirik eskaini gabe egon eta gero, Bizardunak taula gainera igo dira berriz ere. Martxoarekin batera etorriko dira emanaldiak, eta kontzertu dezente hitzardu dituzte dagoeneko: "En Zugzwang" (Gor Diskoetxea) diskoko kantuak izango dira nagusi emanaldi honetan

Emanaldia Joseba Irazoki musikari nafarrak irekiko du. Azken hilabeteetan Atom Rhumba taldearekin buru belarri egon eta gero, Bergaran eskaini behar duen emanaldi honetan, berezko kantuei eutsiko dio berriz ere. Musika parametro ezberdinak entzuteko parada izanen da emanaldi honetan. Pop musika, folka, rock zertzaladak eta bapateko musika sorkuntzari bide emango dio Irazokik.

                          

Zuzeneko kontzertua amaitzean, musika festa izango da Elviscaino disko jartzailearen eskutik.

kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratiaren bidez. FM-an entzuteko, 97.25 sintonizatu beharko da Bergara inguruan, eta internet bidez, http://www.txapairratia.org/ webgunearen bidez.


Utzi iruzkina: